Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-06-29

Magia ezin da debekatu


Gaztelumendiri irakurri diogu, Larrabetzun san joan sua debekatu nahi izan duela aurten alkateak. Ez du lortu. Magia ezin da debekatu. Gauari ezin zaio edonola aurre egin. Azken Portun, oraindik, bizirik daude bihotzak. Taupadak sentitzen dira.