Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-07-18

BANDA BATXOKI eta JAUKO BARIK ere Azken Portuko festetan

Asteazken honetan izango da Azken Portuko festetako komisioaren bilera berria, eta orduan zehaztuko dituzte egitarauko ia kontu guztiak. Hala ere, dagoeneko, hasi dira hainbat kontu lotzen. Aurreko astean aipatu genuen bezala, abuztuaren 11n, Bartzelonako Pirats Sound Sistema taldea izango da Nazioarteo Elkartasun Kontzertuan.
Egun horretan, bada, JAUKO BARIK taldea ere ariko da Azken Portun.
Lehen egunean, berriz, Txantreako BANDA BATXOKI taldeko lagunek dagoeneko baietsi dute Azken Portun izango direla.
Festetako lehen eguneko kontzertua, beraz, egundoko giroa izango da. Banda Batxoki iaz sanpelaioetan aritu zen, Munoan, txosna eremuan. Hilabete honetan aurkeztuko du lehengo diskoa.
Egunotan emango dugu bi taldeei buruzko informazio gehiago.

5 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Primeran! Iaz izugarri ondo pasa genian banda batxokirekin, beraz abuztuaren 10an azken portun egonen gaituk!!!!

7/18/2005 2:45 da tarde

 
Blogger m2017 said...

Txantreatarrak beti izanen dituk ongietorriak azken portun... Haiek ere bazekitek trenbideko bestaldea zer den...

7/18/2005 5:24 da tarde

 
Anonymous mnx said...

hori, hori!
Abuztuak 10eako Tuboskapi Ondarrutarrak ere lotuta daude. Musikagidako argazkia ikusita zer esana emango dutela dirudi.
http://www.gaztesarea.net/musikale/musikagida.php
Abuztuak 11rako berriz Pirats eta Jaukobarik-ez gain SEXTY SEXER'S Beratarrek ere joko dute! Nafarroa R&R!

7/18/2005 5:44 da tarde

 
Anonymous Txazken Portu said...

Txantrea eta Azken Portu. Ez dakit noren ideia izan den, baina atomikoa izango da!!! Munoan egundoko espektakuloa eman zuten, eta kriston giroa jarri ere bai. Gora Txantrea!
Eta atzoko Gara-n Sexty Sexer's taldea zeruan jartzen zuten... Kuraiarekin batera egundoko ikuskizuna eman dute asteburu honetan.
Aupa Azken Portuko festak!!!

7/18/2005 7:21 da tarde

 
Blogger butu said...

Ba nik hori baieztatzen diat. larunbat hintan espia lanak iten ibili nauk alegin bertan jotzen bait ziyen berako gazte hauek ta izugaarizko taldia dituk. tope rockero hasieran jendia lasi xamar baino azkenian jendia berotu huan. espektakulua abeslaria ta gitarratako bat. gainea led zeppelin ta turbo negron bersiyuak jotzen dizkiye jojojo.
altza porru

7/20/2005 12:20 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home