Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-07-26

Bihar, uztailak 27, Komisioaren bilera irekia


Bihar, asteazkena, uztailak 27, berriro ere, Komisioak bilera irekia deitu du.
20:00etan izango da, Urpekoak elkartean.
Egitarauaren azken kontuak zehaztuta daude, eta bihar sartuko da inprentara.

Ostegunean, berriz, auzoko zenbait lagunek azken ukituak emango dizkiote
Plaza Gorriko hormetan egindako irudiari. Izan ere, larunbatekoarekin nahikoa ez eta Mendik eta Epeldek
atzo ere Toki Onaren atzealdeko beste horma bat kolorez bete zuten.
Etzi, berriro ere elkartu eta azken ukituak emango dizkiote orain arte egindakoari.

Hori da hori festa giroa zabaltzea!

6 Comments:

Anonymous m2017* said...

Ezin izango diat komisioko bilera irekira joan hau bertan azaltzeko beraz hemn azalduko diat. Atzo lagun atzerritar batekin (Azken Portukoa ez dena) plaza gorria zeharkatzean honako hau esan zida: "Txukuna daukazue auzoa!!". Nik hasiera batean orma berriengatik zela uste nuen eta baietz, ederra geratu zela, baina ez nintzen ohartu lurrean zegoen zikinkeriagatik zela. Plaza gorria, Auzoko haur mordoek jolas egiten duten plaza zerri zerri eginda zegoen. Zaborra pilatzen zen plazaren lau izkinetan.Eta plaza gorrian ez ezik Sagasti taberna pareko kontainerretan eta auzoko "lorategietan" (aspaldian lorazainik ez ikusi arren. Agian ni naiz, baina inork ikusi al ditu lurrak garbitzeko makinak Azken Portun? Eta lorazainak? Nik herrian zehar maiz topatzen ditut parean... Kasualitatea edo kausalitatea?... Dena den, salagarria. Festak aukera bikaina eskeini ahal digute, auzoko zerbitzuak eskatzeko, guk ere berdin berdin ordaintzen baititugu herri xelebre honetako zergak. Gogoratzen al duzue bide gorriaren inaugurazioa? Ironia eta aldarrikapena bat eginik? primerakoa...Izan ongi.

7/26/2005 4:57 da tarde

 
Anonymous Igerain said...

Aurten ere egitarauan ba omen da inaugurazioren bat... Dena dela, hik salatutakoa ere hor zagok.
Nik ez zekiat pasatzen diren ala ez... baina agian publikoki galdetu beharko genikek: norbaitek ba al daki lurra garbitzeko makinak pasatzen diren gure auzotik? Arrazoik duk: ordaindu behintzat, denen artean ordaintzen ditugu, baita Kale Nagusian bizi ez garenok ere!

7/26/2005 7:17 da tarde

 
Anonymous mnx said...

jo ba oaintxe esan dekela... nik eztiat iñoiz makina hoietakorik ikusi azken portun, festetarako aldarrikapen bat izan litekek!
Txosna gunea ere festa ondoren ez diate batere ongi gabitzen (auzotarrak gure aurka jartzeko asmo garbia dudarik gabe!) azken urteotan gu ibili gaituk mangera ta erratzak hartuta lurra garbitzen!

7/27/2005 12:27 da tarde

 
Anonymous Klarita said...

mnx-ek esandako hori oso grabea da: Udalak ez du txosna eremua garbitzen, auzotarrak festen antolatzaileen aurka jartzeko asmo garbiarekin, eta antolatzaileak aritzen dira mangera eta erratzak hartuta lurra garbitzen. Niri behintzat oso grabea iruditzen zait! Hori horrela baldin bada, nonbaiten agertu behar du, eta jendeak horren berri izan behar du.

7/27/2005 6:30 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Eztakit kasualidadia izan dan baña atzo goizeko zazpitan lurra garbitzeko makina hoyetako bat ikusi nun Guria parian. Igual udaletxeko espian bat ibilikoa orri hau xokormiatzen...

7/30/2005 7:44 da tarde

 
Blogger Kara Mesude said...

Dünyanın en iyi sex filmleri sadece surprizporno sitesinde.
Sen sen ol sürpriz porno sitesinden vazgeçme.
Gel sende surpriz porno filmlerini izlemeye devam et.
En güzel gizli çekim porno sikiş,
lise porno ları,
gizli kamera porno masaj sikişleri,
yaşlı porno ve sex filmleri,
japon porno ve japon sikişleri,
türk konuşmalı porno sesli türkçe sikiş,
liseli porno ve lise pornoları
ensest porno ensest sikiş, ensest sex
rus porno videoları, rus sex ve porn
şahin k porno filmleri izle.
Güzel sikişler ve sadece hd pornolar için surprizporno sitesine gel.

10/01/2016 9:23 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home