Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-07-13

Hiztegia: Emotikonoa > Sentikurra :-)

Eguerdian Euskadi Irratian entzun dudan albistea idatzita ikusi dut oraintxe Sustatu-n:

"8000 CDz egindako begitarte edo smiley-a Bilbon

Bilbon uztailaren 15ean, 16an eta 17an izango den World Series by Renault lasterketaren barruan, Deustuko Unibertsitateak 8.000 CDz egindako begitarte edo smiley handi bat jarri nahi du Unibertsitateko Campusean.
Ezaguna den bezala, begitartea, emotikonoa edo smileya, sinbolo grafiko bat da , posta elektroniko bidezko komunikazioetan erabiltzen dena eta bidaltzen duenaren aldartea adierazteko balio duena.
Poza adierazten duen begitarte hori osatzeko 8.000 disko inguru beharko direla uste dute".

Eguerdian ganbarako hautsak astinduz aritu naiz, eta emotikonoa euskaraz nola esan beharko genukeen pentsatuz. Izan ere, Euskadi Irratiko albistegian hitz hori erabili dute: emotikonoa. Orain, Sustatu-n begitartea ikusi dut. Ez nuen ezagutzen. Ez dago gaizki. Baina emozioak eta sentimenduak adierazten dituen ikurra baldin bada, ez da hain zaila baliokidea asmatzea: SENTIKURRA :-)

5 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Lehenengo eta behin zorionak zure blog-agatik !!!

Ez naiz Azken Portukoa, ez Zarauzkoa, ez Gipuzkoakoa.

Orain dela gutxi, asteburu batean, Azken Portuan bizi den lagun on on baten bidez auzoa ezagutu nuen. Zarauztik lehendik ikusita neukan, baina ez herriko atzeko alde hau (ez, inola ere, txarto interepretatu ;-D).

Hainbat arrazoi medio, gustuko izan nuen asteburua eta auzoa. Han beste giro desberdin bat igertzen da. Zarauzko beste aldearekin konparatuz, herrikoiagoa da.

Lagun hau beti han bizi izan da eta berak erakutsi zidan auzoa. Azaldu zidan gaur egun trenbidea eta etxe berriak dauden lekuan, lehen erreka bat eta soroak zeudela. Komentatu zidan herrian egiten diren jai herrikoi onenak daudela eta zein ondo pasatu duen berak txosna giroan udako gauetan.

Koinzidentzia, handik lasterrera zure blog ezagutu nuen eta berriro auzoa hobeto ezagutzeko aukera eman dit. Meritua du idatzitakoa! Oso ondo dago eta ahal dudanean irakurtzen saiatzen naiz.

Gaurkoan emotikonoaren artikulua ere koinzidentzia izan da. Nire Azken Portuko lagun honekin sentikurra askotan erabiltzen dut berari idazteko, askotan ;-D eta gutxiagoetan :-( Polita jarri diozun izena... sentikurra, eta komentario inozo hau idazteko bide eman dit.

Koinzidentzia lagun honek eta biok noizbait Amelie izena erabili izan dugu, izenburu berdineko frantses pelikula bat dela eta. Amelie deitzen diogu bizitzan apartekorik espero gabe, besteak zoriontsuak egiten saiatzen diren pertsonei (pelikula horren protagonista bezala). Ez dakit blog honekin norbait zoriontsu egiten duzun, baina duda barik bai laguntzen duzula.

Eskerrik asko guzti horien partez.

AxEri

7/14/2005 3:14 da tarde

 
Anonymous Amelie said...

Aupa lagun!
Benetan bidea egiten segitzeko gogoa ematen dute zurea bezalako mezuek! Hunkitu ere gaituzte hitzek... Benetan, mila esker.
Adiskide batek bere herriaren historia argitaratu zuen duela bost bat urte: milaka orrialde, koloretan, unibertsoaren sorreratik hasi eta gaur egun arte. Norbaitek esandako "Unibertsala izan nahi baduzu, konta ezazu zure herriaren historia" aipamena jarri zuen hasieran. Eta arrazoi duk. Hurbileneko kontuak ere, azken batean, antzekoak izango dira Cabo Verden, Kuban edota munduaren atzeko aldean.
Ahal dugun heinean, bada, auzoari buruzko kontuak eta bertako biztanleenak ekarriko ditugu hona, beste hainbatekin batera.
Eta Amelieri dagokionez, jakina, amets egitea ahanzten ari zaigun sasoi hauetan, amets egiteak bizirik mantentzen gaituela, eta edonork nolabait beste norbaiten edota, hein batean, historiaren norabidea alda dezakeela erakutsi zigun adiskide maitagarria izan zen. Niri behintzat izugarri gustatu zitzaidan filma.
Besarkada bat!

7/15/2005 10:08 da manhã

 
Blogger kriskitin said...

Unibertsoaren sorreratik hasita, gure hizkuntzaren, euskara, bilakaera kontatuz, oso gomendagarri liburu hau:

OREKAN (HERRI ETA HIZKUNTZEN EKOLOGIAZ) XAMAR
PAMIELA / ORHIPEAN - 2 / 2001-12 / ISBN: 84-7681-345-7

Berriz, nire herri ezezagunaren historia ezagutzeko artikulu apal hau:

http://www.euskonews.com/0306zbk/gaia30603eu.html

Halako bat Azken Portuko jaietan ikusi nahi?

On egin.

aXeRi

7/15/2005 1:36 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Aupa lagun!
Harrituta irakurri dut zuk bidalitako estekara joan eta bertan agertu zaidan artikulua. Egia esatea nahi baduzu, ez nun inoiz entzun harrizulatzaileen berri. Orain, lankideen artean komentatu, eta, tira, batek zerbait entzuna zuen, baina gainerakoek ere arrastorik ere. Dena dela, artikulua irakurrita, zoragarria iruditzen zait jatorria eguneroko lanean duen herri kirol hau berreskuratzeko egiten ari zareten/diren ahalegina. Azken Portuko festetan horrelako zerbait ikusi nahi dugun? Jakina baietz! Gero, aurrekontuaz hitz egin beharko genuke, baina, hasiera batean, dudarik gabe, erantzuna baiezkoa da! Zuen esku, bada, hau guztia nola zehaztu dezakegun esatea...

7/15/2005 2:26 da tarde

 
Blogger kriskitin said...

amelie,

Hauxe da nire eposta pertsonala mendikote@euskalnet.net. Bidal iezadazu mezu bat eta komentatuko dugu erakustaldi bat egitea: data, partehartzaileak, aurrekontua,...

Gure herri kirol honi buruz gehiago jakin nahi...

http://www.harrizulatzaileak.net

Sentintzen dot baina erderaz hutsean dago :-(

JaBiEr (aXeRi)

7/15/2005 4:47 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home