Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-07-26

Kolore eztanda Plaza Gorrian

Aurtengo jaiak gainean ditugula erakutsi nahian, hainbat lagunek kolorez bete zuten larunbatean Plaza Gorria.
Goizeko 08:00etarako elkartu, 09:00ak aldean lanean hasi, eta arratsaldeko 19:00etan oraindik ere hormetan margotutako irudiei azken ukituak ematen ari ziren. Mendi, Beatza, Trejo, Zumarragako lagunak, Piru, Alazne eta Epelde han aritu ziren, aurtengo festetako horma-irudia margotzen.
Horma batekin nahikoa ez, eta aurten bata bestearen ondoan dauden zenbait horma aukeratu dituzte lanerako. Gainera, "artista" bakoitza bere lanarekin hasi eta, nolabait, elkartu egin dituzte guztiak. Emaitza ederra, benetan. Larunbatean norbaitek esan zuen bezala, margotutako hormen gaineko pisuek gora egingo zuten prezioan...
Saiatuko gara aste honetan ordenadoreko programaren baten bidez irudi guztiak elkartu eta egindako lana argazki horizontal batean erakusten. Bitartean, ezkerretik eskuinera ikus dezakezue egindako lana.








2 Comments:

Anonymous Miren said...

Dudarik gabe, onenak zerate! Zarautz guztian ez dago horrelako auzorik. Gero eta paret gehiago daude margotuta, zein baino zein alaiago. Zorionak egiten ari zareten lanagatik!!

7/26/2005 4:13 da tarde

 
Anonymous m2017 said...

Primerako ideia iruditu zaidak... Lan bikaina.Nahiko martziano eginak gaude gu ere!!!

7/26/2005 4:48 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home