Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-07-28

Kolore gehiago Plaza Gorrian



Aurreko larunbatekoarekin nahikoa ez, eta auzoko gazteak gaur ere Plaza Gorriko beste zenbait horma margotzen ari dira. Gaur goizean hasi dira Azken Portuko festekin lotutako irudiak margotzen, eta arratsaldean amaitzea espero dute. Dagoeneko, dudarik gabe, inguruetako auzorik koloretsuena da gurea!

2 Comments:

Anonymous Mikel said...

Dudarik gabe: txapeldun batzuk zarete! Aupa zuek!!!
Hori da hori auzoari bizia eta alaitasuna ematea!

7/28/2005 4:12 da tarde

 
Anonymous Igerain said...

Festak zuek antolatzen dituzuelako, baina, bestela, festetan omenaldia egin beharko zitzaien antolatzaileei! Horrelakoak ikusita harro gaude Azken Portukoak izateaz!

7/28/2005 6:39 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home