Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-07-02

'Sahara Maraton' filma ikusgai bihar Frontoi Txikin


Zarauzko Gazte Asanbladak igandeetan Frontoi Txikin antolatu ohi duen film emanaldien baitan, bihar, uztailak 3, 'Sahara Maraton' filma ikusteko aukera izango da, iluntzeko 21:30ean. Jon Gara├▒o eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako filma da, eta urtero Saharan egiten den maratoia ardatz hartuta, bertako herriaren eta errefuxiatu eremuetako bizimodu gogorraren berri ematen du. Filmaren soinu teknikaria Alazne Ameztoi zarauztarra izan zen, eta Aian bizi den Javi Agirre, berriz, argazki zuzendaria. Zarauzko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, filma eta gero, Saharari buruzko solasaldia ere izango da bihar Frontoi Txikian. Eguraldiak laguntzen badu, zaila izango da bihar ordu horretan inguruetan plan hoberik aurkitzea.