Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-07-22

Sorgin Gaua antolatu du igande honetan ZAGAk Torreoian


Zarauzko Gazte Asanbladak, “Zarauzko gau garesti eta monotonoari alternatiba eman nahian”, igande iluntzean Sorgin Gaua antolatu du Vista Alegre auzoko Torreoian.
“Ur-globo gerra, musika, sua, malabarak, literatura, ipuinak… eta beste hainbat sorpresa” iragarri ditu ZAGAk, eta lekuak duen magiari atzoko ilargi betearen eragina gehituz, gau bela ederra igarotzeko osagai guztiak ditu gazteek igande gauerako antolatu dutenak.

Vista Alegreko Torreoia bera, berriz, monumentu itxurakoa eta estilo klasizistako eraikin zirkularra da. Hormigoi armatuz egindako Zarauzko lehen eraikina da (1913), eta hareharrizko oinarria du.

3 Comments:

Blogger butu said...

GARI: butu nauk. publizitatian asuntuakin: atzo jun nituan ta ez zitxakaten prest gaur goizian jun nauk ta ezta ere ta nere e-maila eman ziot ta esan ziatek gaur arratsaldeako bialduko ziatela ditxosozko propaganda.
ordun ze bialduko yat hitzako korreoa edo nora bialduko yat. erantzun yak faborez noa bialdu ber diyaten. Eskerrik asko.

7/22/2005 4:49 da tarde

 
Anonymous gari said...

Aupa hi!
Bidali ezak helbide honetara:
azkenportu@gaztesarea.net

Mertzi!!!

7/22/2005 7:31 da tarde

 
Blogger butu said...

Gari Larunbat goiza dek eta oaindik ez diye biali. ez zekatek lotsik, barrabil haundi batzuk besteik ez dituk. iritsi bezain laster bidaliko yat.

benga Aio

7/23/2005 11:29 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home