Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-12

Abuztuak 12, gaur, Lurraldetasun Eguna: EGITARAUA

ABUZTUAK 12, OSTIRALA

10:30 Txistulariak, trikitixa eta suziriak.
Goizean zehar auzoko txaranga kaleak alaituz ibiliko da.
11:00 Umeentzako jokoak
11:45 Balkoi dotoreena (Artelan dendak emandako saria)
Tortilla txapelketa (Arantxa loradendak emandako saria)
12:00 Toka txapelketa (Aranburu kristaldegiak emandako garaikurra)
12:30 Triku poteoa, trikitixarekin eta batukadarekin alaiturik.
Tartean, Azken Portuko mendate berria inauguratuko da: Konkorra.
14:30 XIII. Auzoko bazkari herrikoia: txartelak abuztuaren 8a baino lehen hartu beharko dira.
Bazkalostean piropo eta argazki lehiaketaren sari banaketa.
Piropo lehiaketaren sariak, AEKren eskutik.
Argazki lehiaketaren saria: afaria bi lagunentzat Toki Ona tabernan.
22:00 Punta-puntako bertsolarien entrenamendu saioa Euskal Herriko Txapelketarako: Jon Maia, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal, Sustrai Colina, Jexuxmai Irazu eta Aritz Aranburu. Gai jartzailea: Felix Zubia.
Ondoren, dantzaldia Nekin taldearekin.

2 Comments:

Blogger peña said...

dudik gabe atzo gaueko onena belarrio izan uan, aupa belarrio

8/13/2005 9:58 da tarde

 
Anonymous ibon said...

Bueno bueno, 6rak dituk ta santa klara hirugarrenaaaaaaaa ondo jun dek, ta agindutakua hitza dekenez fruta de la pasion beitu yat ta maracuya dek, aiii beti bezela nik arrazoi. Ta azkena ni jun naukenez zonatikan nik bandeitak ez dixkit kendu ber no??? XDD, benga ondo lo in berko yau ta.

El maracuyá o Fruta de la Pasión se originó en Sur América, de allí se extendió rápidamente a través de Centro América hasta llegar a China y a otras partes de Asia antes de establecerse en Africa y el Caribe. La fruta fue introducida en Europa en 1629 donde fue adoptada inmediatamente por botánicos y horticulturistas que la cultivaban en invernaderos durante los siglos 17 y 18. La primera clasificación científica del genero Passiflora fue hecha por Linneo en 1735.

8/14/2005 6:06 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home