Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-07

Azken Portuko txapela San Pelaiora...

[Giro ederra izan zen atzo Plaza Gorrian].

MUS Txapelketa Herrikoiaren txapela Abel Agües eta Pablo Mariñok irabazi zuten atzo. Azken Portuko festetako Mus Txapelketa Herrikoko txapela, bada, San Pelaioko bikote batek eraman zuen azkenean.
Arratsaldeko 16:30etik aurrera, giro ederra egon zen atzo Plaza Gorrian. 80 bat lagun elkartu zen musean aritzeko.
20:30ak aldera amaitu zen finala, eta ikusmin handia sortu zuen.
Lehen lau bikoteak honakoak izan ziren:

1. Abel Agües eta Pablo Mariño: txapelak, 5 kilo txuleta, langostino kaxa bat, eta bi ardo botila eraman zituzten.
2. Txulai eta Dan.
3. Axier Kortajarena eta Igor Iturralde.
4. Bernal eta Santos.

[Zahar, gazte, heldu, mutil, neska... ohi bezala, kolore guztiak bildu ziren atzo ere Azken Portun].
[Azken kanporaketetan, dagoeneko, ikusmina nabarmena zen].
[Txapela zuten zain irabazleek...].
[Bernal eta Santos, laugarren postuan geratu zen bikotea. Festetako kamisetak, herri bazkarirako txartelak, eta garagardo mordoa eraman zuten etxera].
[Finalak ikusmina sortu zuen Plaza Gorrian].
[Axi eta Butu, aurten hirugarren... baina gustura!].
[Txulai eta Dan... finaleraino iritsi eta txapela San Pelaiora joaten uztea ere!].
[Abel Agües eta Pablo Mariño, aurtengo txapeldunak, gustura...].
[Horrelako podiuma ez du edozeinek, e?! ZORIONAK!!!].

3 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Banderatxo koloredunak zeruan,

festetako programa eskuan,

SKAPA kamisetak soinean,

mus txapelketarekin jendetza plaza gorrian,

festa usaina gure auzoan !

Baina...
et, aizue...nik badut ba, galdera bat...zera, berandu ibili garenok ba ote dugu aukerarik SKAPA kamisetak erosteko?

...

A! plaza gorriko podiuma oso ona e?

8/07/2005 10:51 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Bai, bai... lasai. Oraindik geratzen dira kamisetak. Dena dela, talla kontua da. XXLrik ez da apenas gelditzen, XLak kolore bat edo beste bakarrik, haurrenak ia batere ez, baina gainerakoak geratzen dira dozenaka batzuk.

8/08/2005 10:41 da manhã

 
Anonymous Mikel said...

Itxura horrekin, txapeldunek txirrindulariak ematen dute. Podiumaren idea, mundiala!
Eta zorionak komisiyokoei: kriston giroa zegoen larunbatean!

8/08/2005 11:22 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home