Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-29

Euskal Astearen egitaraua ezagutarazi du Turismo Bulegoak

Zarauzko Turismo Bulegoak ere ezagutarazi du aste honetan bertan hasiko den Euskal Astearen egitaraua.
Honakoa da hedabideei helarazi dietena:


EUSKAL ASTEA 2005
Irailak 1 – 9


[Aurten ere hainbat ekitaldi izango da Euskal Jai egunean eta Euskal Astearen baitan].

—IRAILAK 1, OSTEGUNA:
· Gaueko 22:00etan, Zinema pilotalekuan, Herriko taldeen jaialdia, “Datorrena, datorrela...”.
Parte-hartzaileak: Iratzarri eta Mollarri Dantza Taldeak, Montetxio Abesbatza, Etxebeltz Bertso Eskola, Imuntzo Trikitixa Eskola, Gorputz espresio taldea, Imanol Epelderen bertso-rock taldea eta herriko laguntzaile bereziak.

—IRAILAK 2, OSTIRALA:
· Arratsaldeko 19:00etan, Musika Plazan, “Bikote Gazteen Dantza Txapelketa”.
· Gaueko 22:00etan, Zinema pilotalekuan. “Bertsolari Gazteen XXIX. Txapelketa - Lizardi Saria”.
Txapelketa barnean “XXI. Basarri Saria” Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa. Aurten Xabier Etxeberria izan da irabazlea.
· Txosnen irekiera eta ekitaldi ezberdinak.

—IRAILAK 3, LARUNBATA:
· Goizeko 10:00etan, Musika Plazatik irtenda “Euskararen aldeko X. lasterketa”. (Izen-ematea 09:30ean)
· Goizeko 11:30ean, Musika Plazan, “Zarauzko XIX. Aurresku Txapelketa”.
· Eguerdiko 12:00etan, Lege Zaharren enparantzan, “Ardoa eta gazta Dastaketa-Salmenta”.
· Arratsaldeko 14:30ean, Musika Plazan, “Bazkari Herrikoia”.
· Arratsaldeko 19:30ean, Musika Plazan, “Binakako Dantza Txapelketa”.
· Gauean, Txosna gunean, dantzaldia TAPIA ETA LETURIA eta NEKIN taldeekin.

—IRAILAK 4, IGANDEA: Haurren Euskal Jai Eguna
· Goizeko 10:30ean, Munoan, dantzarien bilkura.
· Goizeko 11:30ean, Munoan, Alkate Txikiaren ongietorria.
· Ondoren, Dantzariak Kalez Kale.
· Eguerdiko 12:00etan, trikitilarien kalejira (Bailarako eskolak).
· Aldi berean, Lege Zaharren enparantzan haurrentzat Gorritiren pottokak.
· Arratsaldeko 13:00etan, Musika Plazan, Bailarako trikitilari eskolen emanaldia.
· Arratsaldeko 14:00etan, Munoan, haurren banaketa bazkarirako: dantzariak zuen familia artean bazkaltzera eraman nahi badituzue, izena eman Mendizabal kinkiladendan edo San Pelaioko estankoan.
· Arratsaldeko 17:30ean, Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, buruhaundi, erraldoi, Sama Siku txaranga eta Bailarako trikitilari eskolekin.
· Arratsadeko 18:00etan, Iñurritzan, Dantzari txikien saioa.
· Ondoren, Iñurritzan, haur ikuskizuna: “Barbantxo eta Txanogorritxo”.
· Arratsaldeko 20:30ean, Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.

—IRAILAK 5, ASTELEHENA:
· Gaueko 22:00etan, Zinema pilotalekuan, KUKAI-TANTTAKA taldearen eskutik “OTEhITZAri BIRAKA" ikuskizuna.

—IRAILAK 6, ASTEARTEA:
· Gaueko 22:00etan, Zinema pilotalekuan, KORRONTZI taldearen jaialdia.

—IRAILAK 7, ASTEAZKENA:
· Gaueko 22:00etan, Zinema pilotalekuan “Trikitilari Gazteen XXV. Txapelketa”.

—IRAILAK 9, OSTIRALA: Euskal Jai Eguna.
· Goizeko 07:00etan, Goiz eresia.
· Aldi berean, “Goiztarrak” taldearen irteera. Aintzinako ohitura berreskuratuz, goizean kalez kale garai hartako pertsonaiak irudikatuko dituzte.
· Goizeko 08:30ean, Kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak, eta Iturengo tunturroak.
· Goizeko 10:30ean, Frantziskotarren elizan, “Herri Meza”.
· Meza ondoren: Frontoi Txikian, “Goiztarrak” taldearen eskutik pilota partiduak, herri kirolak eta bertsolariak.
· Goizeko 11:30ean, “Alproja” taldearen irteera. Azpeiti bidea, Kale Nagusia, Musika Plaza (geldialdia), Azara kalea, Nafarroa kalea eta Munoa.
· Jarraian, eguerdiko 12:00etan Munoan, antzezlana: “Kupidoren gezi eroa”.
· Eguerdiko 12:30ean, Parrokiatik karrozak aterako dira, jarraian Kale Nagusitik barrena pasako dira Torre Luzea parean geldituz.
· Eguerdian, Musika Plazan erromeria trikitilariekin, txistulariekin, eta dultzaineroekin.
· Arratsaldeko 14:00etan, Musika Plazan, Larraindantza herrikoia dultzaineroekin.
· Arratsaldeko 17:30ean, Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, karroza, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
· Ondoren Iñurritza zelaian erromeria.
· Arratsaldeko 19:15ean, Iñurritzan, Larraindantza herrikoia dultzaineroekin.
· Arratsaldeko 20:30ean, Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
· Gaueko 23:00etatik aurrera, Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.
· Gauean, Txosna gunean, dantzaldia TRIKITAKE eta THE SOLANO’S taldeekin

Euskal Jaietan ohitura zaharrak mantentzeko ahaleginean herritar guztioi zuen janzkera zaintzera gonbidatzen zaituztegu.
Ondo pasatu jaiak!

· Antolatzaileak:
Zarauzko Udala - Turismo Bulegoa

· Laguntzaileak:
AEK - Alproja Taldea - Etxebeltz Bertso Eskola – Euskal Herrian Euskaraz - Euskara Batzordea – Goiztarrak -
Herriko Gastronomia Elkarteak - Imuntzo Trikitilari Eskola - Iratzarri Dantza Taldea - Mollarri Dantza Taldea -
Motxian Bertso Eskola - Ondaurtz Kultur Taldea – Txosna Batzordea.

11 Comments:

Anonymous Maider said...

Zalantza: zer egiten dute Gurekin Jai Batzordeko hainbat ekitaldik Zarauzko Udalaren egitarauan?
Galdera logikoa: ekitaldi horiek (Tapia eta Leturiaren kontzertua, Nekin taldearen kontzertua, eta abar) Udalak ordaintzen al ditu?

8/29/2005 12:39 da tarde

 
Anonymous tXimAS said...

iepa!
lotsagarria iruditzen zait Gurekin Jaik eta beste taldeek askok kostata eta oztopo guztiak gaindituz antolatzen ditugun ekimenak Udalak antolazen dituela irakurtzeak.
Naiz eta dirua eman, ez da bera antolatzailea inondik ere! Udaleko aprobetxategi hauek beraien egitaraua atontzeko baino ez dituzte jartzen komeni zaizkien ekimenak (ze denak ez dituzte jartzen...).

Bestalde Gurekin Jai batzordeak web gunea estreinatu du: GurekinJai
eta ikusten ez bada:
http://www.mundurat.net/gurekinjai

Gaur prentsaurrekoa eskeiniko da egitaraua aurkeztuz.

8/29/2005 1:53 da tarde

 
Anonymous G. Jai said...

Tximas, jakiteko: prentsaurrekoa azkenean bihar emango du Gurekin Jaik, leku eta ordu berean, ez gaur.

8/29/2005 2:31 da tarde

 
Anonymous Klarita said...

Ni ere ados nago Tximasekin: lotsagarria da Gurekin Jai Batzordeak antolatutako ekitaldi batzuk hartzea eta beste batzuk ez egitarau ofizialerako. Edo denak hartzen dira edota batere ez, ezta? Hori salagarria iruditzen zait!
Bestalde, zorionak Gurekin Jairi, egindako lanagatik, eta oztopoak gaindituz aurrera egiteko borondateagatik.
Sartu naiz webgunera, baina oso-oso-oso poliki doa.
Zerbait ikusi ahal izateko luze egon behar da zain.
Jakin dezazuen, besterik gabe.

8/29/2005 2:41 da tarde

 
Anonymous Argi said...

Galdera gaizto bat: zenbat diru ematen ziok Udalak Gurekin Jai elkarteari? Umeen pataleta bat iruditzen zaidak Zarauzko Turismo Bulegoaren programan agertu direlako kexatzea. Zer espero zuten ba,
dirua jaso eta programan ez agertzea?
Kontzertuak ordaintzen dizkik Udalak?
(Horrela al duk?) Ba kontzertuak
orduan Zarauzko Udalak antolatu dizkik, eta punto. Txosnek zer nahi ditek, kontzertua Udalak antolatu eta beraiek txosnetako dirua jaso? Nik gustura
ekarriko nizkikek Tapia eta Leturia gure festetara, baina dirurik ez, eta beste talde batzuk ekartzen ditugu, eta listo. Eta moldatu egiten gaituk.
Nazkatzen hasita nagok autogestio subentzionatu progrearekin.
Hurrengo urterako, pataleta gutxiago eta jai intsumisoak edo etxez etxe pasatzera, Azken Portun egiten duten bezala.

8/29/2005 6:35 da tarde

 
Anonymous tXimAS said...

pertsona argi horri:
gauza bat da festak antolatzeko dirua ematea eta beste bat festak antolazea, nahiko argi dago, ez? azken portukoek ederki jakingo dezute hori!
bestalde, ematen duen diru kopuruarekin sartu gabe, musika talde ia denak guk geuk lotzen ditugu ta horregatik batzutan rebajatxo bat ere egiten digute.

ta autogestio subentzionatu progreari dagokionez, ba, Gurekin Jaien helburutako bat egunen batean Udalaren dirua eta honek suposatzen dituen aurre baldintza gabe funtzionatzea da. Hortarako festa bakoitzero diru kopuru bat gordetzen da. Baina Euskal Herriko leku askotan bezala txosnak eta hauen festak zokoratu nahi dituzte.

Bestalde etzait oso konparagarria iruditzen auzo elkarte baten funtzionamendua eta Gurekin Jaiek duena. Baina honek luzerako emango liguke.

Agian umeen "pataleta" irudituko zaizu gure izerdiz antolaturiko festetatik nahi dutena aprobetxatzea beraien egitaraurako. Niri behintzat ez.

Ala ere, nire ustez, hobe genuke herriko ta auzotako festak antolatzen ditugun guztiok elkartuko bagina. Udalari presio gehiago egingo genioke ta zihur naiz denon onerako izango litzatekeela. Bilbon bezala, konpartsak antola ditzagun!!

8/29/2005 6:54 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Aupa denoi!

Ea giroa apur bat lasaitzen dugun...
Hasteko, pozgarria da bloga irakurtzen duzuela eta bertako gaien inguruko iritzi ezberdinak trukatzeko bilgune bihurtzen ari dela ikustea.
Mila esker, bada.
Nik, pertsonalki, bi jarrerak ulertzen ditut. Ulertzen dut beraien festak antolatzeko etxez etxe dirua biltzen aritu direnek begi zeharka begiratzea kontzertuak antolatzeko dirua Udalak eman dienei.
Baina, era berean, ulertzen dut besteen jarrera ere: Udalak laguntzen baldin badie diruz, ez da zilegia gero Turismo bulegoak nahi dituen ekitaldiak bakarrik hartzea beraien egitaraurako. Edo denak hartzen dituzte, ala batere ez. Bestela, aukeraketa salagarria da. Zentzu horretan, ados nago Klaritarekin.
Baina iritzi ezberdinen gainetik, ea bat egiten duen jendeak. Orain horrelakoengatik batzuek besteekin koskatzea besterik ez zaigu falta!
LEIHO IREKIA KOMISIOARENTZAT [3] atalean, zehazki, batzuek nahikoa ideia garatua bota zuten konpartsak osatzeari buruz. Hori landu eta adostea besterik ez da falta batzuen eta besteen artean!

Animo, eta zorionak denoi, bai batzuek Azken Portun egin duzuen lanagatik, eta baita besteak orain egiten ari zaretenagatik ere!

8/30/2005 10:27 da manhã

 
Anonymous Anónimo said...

Zeuek ere, salatutakoa egin. Zergatik ez dituzue manifak azaltzen zeuon webguneko egitarauan?

9/05/2005 12:23 da manhã

 
Blogger Amelie said...

Aurrekoari: manifak agertzen dira egitarauan, beste ekitaldi guztiekin batera. Gero, albisteak, jakina, aukeratutakoak agertzen dira. Udalaren dantza txapelketa ez behintzat...

9/05/2005 11:07 da manhã

 
Anonymous Mikel said...

Blog hau egiten duten lagunentzat:
Anonymous horrek dioenarekin ados egon gaitezke ala ez... baina ez dut uste blog hau egiten duten lagunen borondatea eta lana zalantzan jar daitekeenik.
Azken Portuk ez zuen horrelako bitarteko komunikatiborik, eta trenbidearen beste aldeko kontuak ere lantzen dituzte. Ederki, gainera!
Beste askok ezkutatzen dutena erakutsiz.
Zorionak egindakoagatik, eta animo!
Ez da beti denen gustukoa izango, baina aupa zuek!

9/05/2005 11:50 da manhã

 
Anonymous Anónimo said...

Blog honetan ondo jarri dezute, baina jai batzordeko web gunean dinot ez dituztela manifak jar.

9/05/2005 11:09 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home