Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-24

Euskal Jaietarako egitaraua prestatu du GUREKIN JAI BATZORDEAk

Uda atzean lagatzeak pena pixka bat ematen dizula? Bada, Zarautzen bada penak
ahazteko aukera polita hurrengo egunotan!
Euskal Jaietarako GUREKIN JAI BATZORDEAk prestatu duen egitaraua
da honakoa:

—Irailak 2, ostirala: MUNDUKO HERRIEKIN ELKARTASUN EGUNA:
· 20:00etatik aurrera, txosna gunean:
· Dantza eta perkusio afroamerikarraren ikastaroa.
· Afari bere-berea.
· Saharari buruzko bideo emanaldia.
· Ikastaroan ikasitakoarekin eta Safara taldearekin kontzertu-ikuskizuna.

— Irailak 3, larunbata: EUSKARAREN OFIZIALTASUN EGUNA
· Goizeko 09:30ean, euskararen aldeko lasterketa.
· Eguerdian: herri bazkaria, eta bazkalondoan, txistulariak, koroa,
abestiak, antzerkia...
· Gaueko 23:00etan hasita, txosnetan: Tapia eta Leturia eta Amaiur taldeekin
goizaldera arteko parranda.


[Herri bazkaria izango da aurten ere Musika Plazan, iraileko lehen larunbatean].

—Irailak 9, ostirala: EUSKAL JAI EGUNA
· 11:00etarako, txosnak irekita.
· Eguerdian, herri antzerkia Munoan.
· 13:00etan, sagardoari nork txinparta hobea atera, txosnetan.
· Arratsaldeko 18:30ean, dantza txapelketa txosnetan.
· Arratsaldeko 20:30ean, hasita, Triki ta Ke eta The Solanos taldeekin
goizalderarteko parranda, txosnetan.

Gurekin Jai Batzordeak egitaraua prestatu baldin badu ere, dena dela, oztopo handiak ari da aurkitzen aurten Zarauzko Udalaren aldetik. Izan ere, aurten, lehen aldiz, txosna bakoitzeko 1.500 euroko fidantza eskatu du lehen aldiz Udalak, eta ordutegi aldetik, berriz, esaterako, irailaren 3an musika gaueko 02:00etan bukatu eta txosnak 03:00etan itxi behar direla jarri du baldintza bezala Udalak.
Gurekin Jai Batzordea gaur bilduko da gaia aztertzeko, baina ez dirudi irtenbide samurra topatuko dutenik.

JAI HERRIKOI ETA PARTE HARTZAILEEN ALDE, FESTEI OZTOPORIK EZ!

7 Comments:

Anonymous Mikel said...

Blog honetan bertan irakurri nuen, Azken Portuko festen atarian, bertako txosna gunea ez zuela garbitu ere egiten Udalak. Kaleak garbitzeko makina horiek ez direla pasatu ere egiten Azken Portutik eta, gerora ere, festetan herri kirol jaialdian ehundaka pertsona bildu arren, harrizulatzaileek egindako erakustaldiak utzitako arrastoak (harriak asko zikintzen du) ez ditu garbitu ere egin Udalak.
Lehen ere esan izan duzue hemen, baina egia da: zarauztar guztiok ez al ditugu ba zergak berdin ordaintzen? Edota Azken Portukoak eskubide gutxiago al dugu? Beraien gustukoa ez denari, nahiz eta beste milaka lagunen gustukoa izan, kasurik ez? Azken Portuko festekin hori gertatu dela iruditzen zait, eta orain, hau irakurrita, badirudi bide bera hartzen ari dela Euskal Jaietarako antolatu den egitarau alternatiboarekin...

8/24/2005 11:21 da manhã

 
Anonymous Julen said...

· Arratsaldeko 18:30ean, dantza txapelketa txosnetan.

Zein nolako dantza txapelketa izango da? Euskal dantzak: aurreskua, bikoteka ? Edota beste dantza motaren bat?

8/24/2005 2:42 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Blog honetan ez dugu arrastorik, Julen. Horrela pasatu digute egitaraua. Ea Gurekin Jai Batzordeko norbaitek erantzuten duen!

8/24/2005 4:05 da tarde

 
Anonymous Maider said...

Norbaitek ba al daki gaur txosna batzordekoek udaletxekoekin egin behar zuten bilera nola joan den?

8/25/2005 12:14 da tarde

 
Blogger butu said...

Orain ere udaletxekoak koxkobiloak emeki emeki ukitzen.Erntzun posible bakarra azken portutako festen modura txoznen gunea egunero toperaiño betetzea. egurra botereak ezarritako festei, gora festa alternatibo ta herrikoiak gora euskal jaiak.

8/25/2005 2:18 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

iepa!
lehenik esan Udaleko ordezkari batekin bilera bat eskatu dugula, eta dirudienez gauzak lasaitze antzera doazela.

dantza txapelketari dagokionez, denetarik egongo da: arin arinak, fandagoak, trikitixa ez dena... dena dela Gurekin Jaiek datorren astelehenean prentsaurrekoa eskeiniko du, bertan gauzak zehatzako esango dira.

Besterik gabe, aipatu zarauzko udalak baduela garaia herri hontan festak zeinek egiten ditun onartzeko: herritarrok herritarrontzak! ta udaran gastatzen dun diruan erdia herriko festa ta auzotako komisiyuentzat izatia! ;)

Hemen egitarauan kartela, zabaltzeko!
Egitaraua

8/26/2005 1:05 da manhã

 
Anonymous tXimAS said...

Badirudi helbidea ez dela ikusten...
http://euskalherria.indymedia.org/images/2005/08/22163.jpg

Berria ikusteko:
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2005/08/22164.shtml

8/26/2005 1:08 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home