Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-16

Isildu da musika


Isildu da musika. Trenbidearen beste aldeko su artifizialak ikusten ditugu orain etxetik. Hileroko alokairua 500 euro ordainduta, suak balkoitik ikustea erabaki dugu. Koloretsu lehertu da gaua, baina hiri turistikoan su horiekin bota duten dirua gure herriko festak antolatzeko eman digutenaren bikoitza dela otu zaigu. Eta koloreek, dagoeneko, ez dute distira bera.
Kaleak ere ez dizkigute garbitu. Kiratsa dario txosna guneari. Urtero bezala, ezin dute eraman hogei gazteren artean gero eta herrikoiagoak, parte hartzaileagoak eta jendetsuagoak diren festak antolatu izana. Hemendik aspaldian ez da ageri kaleak garbitzeko tramankulurik. Zauri mingotsa zaie gure arrakasta.
Milaka lagun bildu da egunotan gurera. Ez da zaila kopuru nahikoa zehatza ateratzea. Egitaraua hartu, eta ekitaldi bakoitzean izan den jendetza kalkulatu besterik ez dago. 4.400 lagun inguru hiru egunetan. 40 bikote musean. Festetako 600 elastiko salduta. 250 lagun herri bazkarian. Ehunka eta ehunka haurrentzako ekitaldietan, herri kirolen erakustaldian, gaueroko kontzertuetan…

Bagenekien lehendik ere, eta berriro erakutsi diguzue aurten: ez dago azken porturik zuek txalupan baldin bazaudete…

4 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Amelie, Unibertsoko loreak ohean etzanda ikusi berri ditut nik ere gaur...

8/16/2005 11:31 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

baita nik...
polita izan da txosna gunetik pasatzean aurpegian agerturiko irribarreaz konturatzea.

e2017*

8/17/2005 12:01 da manhã

 
Anonymous Gari said...

E2017*:
Aurten, beste pare batekin batera (Eneritz eta Ibon), erregularitatearen saria irabazteko moduan izan haiz!
Bazen ordua Aritzbataldekoak ere Azken Porturi hauspoa ematen hasteko...

8/17/2005 10:54 da manhã

 
Blogger m2017 said...

Niuk zalantzarik gabe E2017* ri emango nioke aurten dantza alternatiboen lehiaketra inprobisatuaren saria... Ño! Punk never died!!!

Ni ere gudazelaitik igaro nauken guztietan irribarre berri bat jaio zait...eta amets berriei lekutxoa egin diet bihotzeko eserlekuan... guztiek dute lekurik han.

Kaleak garbitzeko makinak ez dira ageri izan oraindio... Gure haurrek jolastu beharko luketen parkeak zikinak daude.

Inmobiliaria bateko lehioak nola garbitzen zituzten ikusi dut gaur.... Kuriosoa.

8/24/2005 3:42 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home