Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-01

Kartelak hormetan


Manexek kartel dotore askoak egin ditu aurtengo ekitaldiak iragartzeko, eta dagoeneko ikus daitezke herriko hormetan, baita trenbidearen beste aldean ere.
Hauek dira, zehazki, mus txapelketari, kontzertuei, kamisetei eta herri bazkariari dagozkien kartelak.
Norbaitek tamaina handiagoan behar izanez gero, beste herri edo auzoren batean jartzeko, eska ditzala lasai.



2 Comments:

Blogger unai(eixairre) said...

Norbait pasa ek programak hartzea Hizkitik?? Bestela ni pasako nauk bihar goizian, ze marrazki lehiaketako orriyan bila ta sobrian bila jun ber diat.

UNAI(eixairre)

8/02/2005 10:55 da manhã

 
Anonymous Gari said...

Ni behintzat ez nauk pasa.
Hire kontu, orduan!
Hi, eta gogoratu horrelako kontuetarako badiagula beste atal bat blogean: LEIHO IREKIA KOMISIOARENTZAT izeneko albistea erabili horrelako komentarioak gehitzeko.
Mertzi!

8/02/2005 6:50 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home