Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-25

Leiho irekia komisioarentzat [3]:


[Argazkia: Gorka Rubio. Azken Portu, 2005-08-11, Plaza Gorrira begira].

LARUNBAT HONETAN, ABUZTUAK 27, 12:00etan, FESTETAKO BANDERATXOAK KENTZEKO geratu dira komisioko kideak.
Lokalean izango da hitzordua eta, gero, bertatik abiatuko dira taldeka kale batzuetara edo besteetara.

Ahal duena, bada, azaldu dadila, eta pasatu dezala mezua.

7 Comments:

Blogger butu said...

Komisiyoko kirolariok (Epelde, otxo ta butu) ez dut uste azaltzerik izango dugik larunbat goizean entrenamendua baitugu eta gero bilera. Beno ba hurrenarte ondo segi.

8/25/2005 2:21 da tarde

 
Blogger butu said...

Beste asuntutxo bat. bati baino gehiagori erokeria irudituko zaio baino atzo komisioko pare bat kideren artean hitzegiten egon ginen ta ez zitzaigun batere ideia txarra iruditu: Auzoan bi taberna alokairuan edo salgai daude: Boga-boga eta Txapela mitikoa. guk pentsatu genuenez beti gaude lokal baten beharrarekin jira ta bueltaka, ba hortxe dugu gure irtenbidea ( prezioa egokia baldin bada)hori izan daiteke gure lokala, gu biltzeko lekua eta gainera urtean zehar ekimen ezberdinak aurrera eraman nahi baditugu hor dugu akera paregabea eta gainera sos batzuk atereaz.
Zuen iritzien zain geratzen naiz. Butu.

8/25/2005 2:26 da tarde

 
Anonymous Gari said...

Oso serio hitz egin behar da, dudarik gabe.
Izan ere, ideia potenteagoa izan daiteke: elkarte baten antzeko zerbait. Soziedadea, alegia.
Herri bazkariaren egunean aritu ginen horretaz solasean "zaharragoekin", eta jendea prest dago.
Diru dexente jarriko duten 40-50 lagun beharko lirateke horretarako.
Taberna hartzearena, berriz, merkeagoa litzateke, baina helburu apalagoekin.
Etorkizunean zerbait "potenteagoa" behar dugulakoan nago ni behintzat, baina, tira, lehen urrats bezala izan daiteke...
Esandakoa: serio hitz egin beharko dugu.
Baina, ildo horretan, edozertarako prest!!!

8/25/2005 3:17 da tarde

 
Anonymous Amelie said...

Aurreko larunbatean, BERRIA irakurri eta Bilboko Aste Nagusia nola sortu zen ezagututa (Txomin Barullo proiektua, konpartsen egitekoa eta izaera, jai parte hartzaileak, eta abar), berehala hasi zitzaigun lehendik ere berotuta genuen motorra bueltaka: Azken Portuko konpartsa (edo peña edo dena delakoa) sortu, santamarinakoei ideia komentatu, Mutil Ardo dagoeneko existitzen da, Vista Alegrekoei komentatu... eta auzo bakoitzeko jaietan, "konpartsa" bakoitza han izatea herri bazkariaren egunean, poteoan eta abar. Bakoitzak, berez, bere txaranga eta lokala behar luke (Bilboko proiektua irakurri). Azken Portukoak txaranga badu, eta orain lokal-taberna-elkartea sortzea litzateke puntazoa.
Mutil Ardok ere badu, santamarinetakoek ere zerbait badutela uste dut...
Imajina ezazue... auzo bakoitzeko jaietan, egun bat auzo guztietako "konpartsekin", komisioekin, peñekin edo dena delakoekin, bakoitza bere txarangarekin eta jantziekin.
Gero, urtean behin, peñen edo konpartsen eguna, Iruñean edo Bilbon egiten duten bezala.
Eta sanpelaioak edota Euskal Jaiak antolatzeko, jakina, Gurekin Jai Batzordearekin batera, Udalaren aurrean beste zerbait da hori.
Halabeharrez auzoetako konpartsak kontuan hartu beharko lituzkete, orain baino askoz gehiago...

Ez daitezela gurekin urtean behin eta trabak jartzeko bakarrik gogoratu!

Azkar, gaizki eta gordin esanda, nolabait, hori da buruan bueltaka duguna.
Luze hitz egin eta zehaztea falta.

8/25/2005 8:56 da tarde

 
Anonymous kenpes said...

irlanda aldian denbora asko zekat pentsatzeko ta...

yake idea hauek buruan zezkaun, komenigarriya izango uan bilera "iniziatibo"' bat lasterrian itia. Bestela, udaletxiai lokala eskatziana bezela gertauko zaiguk, festetan dana berotuta ibili ta festak pasatakuan, danai "aztu".

PD: nik pentsatzen niyala aurten banderitak gabonak arte aguantauko ziyela...

8/27/2005 4:56 da tarde

 
Blogger otxo said...

Idea ona iruitze zaiak baña kenpesek esan diken bezela lehen bailen jarri berdek billera bestela emen esandako danak haiziak eramangoixkik.

8/28/2005 1:57 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Inork kontrakorik esan ezean, ostegun honetarako deituko diagu bilera, eta jarriko diat blogean.
Eragozpenik izanez gero, idatzi hemen.
Bestela, bihar bertan blogean jarriko dut.

8/29/2005 10:19 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home