Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-08

Leiho irekia Komisioarentzat


KOMISIOAREKIN lotutako kontuak, beste albisteetan komentatu beharrean, atal honetan komentatuko ditugu: egitaraua, publizitatea, bilerak, eta hurrengo egunotan sortzen joango zaizkigun gainerakoak.
Komisioko bati edo besteari zerbait esateko, beraz, komentarioen atala erabil daiteke.

9 Comments:

Blogger Amelie said...

—Gaur, 11:00etan, lokalean geratu gara, falta diren banderitak jartzeko.
—Tabernetakoa egiteko dago oraindik.
—Etxez etxekoa ere gaur eta bihar egin behar da. Bakoitzak antola ditzala bere zonaldea eta bere taldeak.
—Animo!!!

8/08/2005 9:00 da manhã

 
Blogger Amelie said...

Etxez etxekoa egiteko 19:30ean geratu dira batzuk, gaur, lokalean. Dena dela, lehen esandakoa: bakoitzak bere zonaldea antola dezala hobekien datorkion moduan.

8/08/2005 2:32 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Ieep!! Hi, niri gaur komentatu zidatek Santa Klarako konbentuan 3 Triduo izaten dituala, abuztuaren 9, 10 eta 11ean, beti ere arratsaldeko 18:30tan, eta guk hilaren 11eko Triduoa ez zeukeagu programan jarrita. Norbaitek ba al zeukak datu hau baieztatzea, alegia, ostegunean ere Triduoa zegokela? Behintzat Hitza eta beste zenbait komunikabiderekin kontaktuan jartzen gaitukenerako ea informazio zehatzagoa zeukeagun.

Banderatxoak ere listo, arratsaldean dirua jaso eta... konturatzerako festak!! Hori hori!!

IGOR.

8/08/2005 4:08 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Uffffff... arrastorik ez.
Santa Klarako larunbateko mezetara joaten gintuan 20:00etan, gazteagoak ginenean...
Baina azkenaldian... batere ez!
Dena dela, galdetuko diagu, eta gure kontu hori konfirmatzea!
Mila esker!

Gari

8/08/2005 6:03 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Iepa!!! Berriz ere ni, kk pixkat ematen. Asuntoa dek, Mamarro malabar taldeko batzuekin hizketan egon nauk, eta prest azaldu dituk asteazkenetan egiten diaten asteroko topaketa bihar asteazkena 19:00tatik aurrera Santa Klarako festen barnean egiteko. Bihar arratsaldeko egitaraua 18:00tatik aurrera nahiko hankamotz zagok, eta beste alde batetik, Mamarrokoei ere komeni zaiek, Udaletxea eta beste zenbait erakunde publikoei etorkizunean diru-laguntzak eskatze aldera, horrelako ekintzak antolatzea. Posible al duk orduan biharkoa? Mamarroren aldetik arazorik ez zagok. Berriz ere komunikabideen inguruan (eta Gariri zuzenduta gehienbat) garaiz al gabiltzak biharko HITZAn behintzat programaren barruan ekintza honen aipamen bat egiteko? Nik nere aldetik kartel batzuk egingo nizkiake eta auzoan itsatsiko nizkiake gaur arratsaldean...

Beno, Gari, hirekin gero egongo nauk...

Beti bezala, azkeneko orduan eta korrika eta presaka, baina zegokena hobetzeko baduk, gaitzerdi, ezta?

Ariyo!!

IGOR.

8/09/2005 2:06 da tarde

 
Anonymous Gari said...

Aupa!
Mamarrokoa, no problem!
Egitarauan sartuko diagu biharko HITZAn...

Gero arte!!!

8/09/2005 2:26 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

epa jendia!!

azkenian asmatuyat nola idazteken emen. beno bihar hasteituk herriko festak ta animuakin eongo gaituk ez?¿ bihar 11:00etan geatu gaituk,ordurarte

otxo!

8/09/2005 10:09 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

otxo, pakete bat haiz!

ni uain lanian nitxok, batenbatek ba al tzekik Eneko pasa deken ta txoznetako kableatu dana ondo laga diken??

bestela brida batzuk eramango dixkiyat nik!!!

kenpes

8/10/2005 10:15 da manhã

 
Blogger Amelie said...

Arrastorik ez, Kenpes.
Badaezpada eramaten badituk, primeran!

8/10/2005 12:26 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home