Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-08-17

Zuena da hitza...


Festak amaituta, SKAPA 2005en balorazioa egiteko ordua da, nolabait.
Horretarako, eta festak ahalik eta herrikoienak eta parte hartzaileenak izan daitezen ahalegintzen denez urtero komisioa, festak antolatzeko bilerak irekiak izaten diren moduan, orain ere, festei buruzko edozein iritzi, proposamen, kritika edota ekarpen jaso nahiko genuke, hurrengo urtekoei begira jartzerakoan horiek ere kontuan har ditzagun.

Zabalik dituzue mikroak.
Zuena da hitza...

18 Comments:

Anonymous Iban said...

Ezer baino lehen, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiet komisiyoko kideei.
Zarautzen ez dago horrelako festarik, eta zaila da festa herrikoiagoak eta parte hartzaileagoak antolatzea. Ez dakit zer duen Azken Portuk, baina giro ederra izan da aurten ere. Beste behin, jendea gustura sentitzea lortu duzue. Jendeak barru-barrutik bizi ditu festa hauek, eta hori nabaritu egiten da giroan. Bai egunez eta baita gauez ere.
Hobetzekotan, ez dakit… ez da erraza.
Igoal egunez ekitaldi gehiago botatzen dira faltan, batez ere haurrak ditugunontzat. Dena dela, bai marrazki lehiaketa, bai pailazoak, bai txokolatada ondo egon dira aurten (bueno, marrazki lehiaketako sari banaketarena antolatzea falta…). Lehen eguneko jokuak ere puntazo bat. Pena eguraldiarena, baina gauza orijinalak egin dituzue behintzat: baserriko lanaren inguruko jokuak, harri zulatzaileak… Jendeak gustura ikusi dituela iruditzen zait.
Bestela, gauez ez nnaiz askorik ibili, baina egundoko giroa egon dela ikusi dut txosna gunean izan naizen orduetan.
Ba hori, zorionak eta aupa zuek!

8/17/2005 6:02 da tarde

 
Anonymous kenpes said...

imajinauzak... irlandare festan berriyak iritsi dituk...

8/17/2005 7:56 da tarde

 
Anonymous Delgadinho said...

Aupa!
Hortik komentatu dituzten detalle batzuk datorren urtera begira:
a)Kamisetak neurrikoak ateratzea, gehiago eta lehenago.
b)Mojito gehiago. Hori edan beharra!
c)Neguan ere gauzak antolatzea. Auzoko (herriko?) giroa hiru egunetara bakarrik ez mugatzea.
d)Programaren diseinua aldatzea. Zenbat urte berdinarekin?
e)Ibanek esaten dituenak ere kontutan hartu beharko genituzke, eguneko ekitaldiei eta ume jolasei dagokionez.
f)Kostatuko zaigu, baina aurten baino jai hobeak egin behar ditugu datorren urtean!.

8/18/2005 9:46 da manhã

 
Anonymous Imanol said...

Ikusi dudana gustatu zait. Herri kirol jaialdia, bikaina. Berriz errepikatzeko modukoa, batez ere harrizulatzaileak. Giroa, zer esanik ez. Ez dago hori berdinduko duen su artifizialik.

8/18/2005 9:57 da manhã

 
Anonymous Sonia said...

Mojitoaz gain, txosnan, edari tropikalak jarriko nituzke nik: caipirinha, daikiria, mojitoa...
Eta gero, betikoak: garagardoa, kalimotxoa, ura eta beste zerbait. Baina konplikatu gabe.
Hartara, txosnan askoz lan gutxiago izango da.
Mojitoa, daikiria eta horrelakoak aurrez prestatu eta gorde, eta gero hozten jarri txosnetan.
Erraza eta tropikala!

8/18/2005 1:07 da tarde

 
Anonymous Joseba said...

Entzundakoaz bakarrik iritzi dezaket,baina aurreko urtean ohartu nintzen Santa Klarako jaiak direla Zarautzen herri-festa kutsu handiena dutena.Ez da erraza turismoak agintzen duen herri batean,batez ere bertakoek eta bertakoentzako festa batzuk horrela girotzea.Beraz,zorionak eta jarraitu horrela.Ama Birjinaren jaiak ere joan zaizkigu eta ziur nago bera altxako balitz esango lukeela:Jesus,Maria eta Jose,ez horrelako kutrekeriarik egin nire izenean!

8/18/2005 5:51 da tarde

 
Anonymous Mikel said...

Ados nago Josebarekin: Ama Birjiñetako programari begiratu, eta zer dago? Non hartu behar du parte herriko jendeak? Zer dago herriko gazteentzat? Kabezudoak? Ezkonduentzako dantzaldiren bat? Hondartzan suak ikusi, Avantin helatu bat jan... eta gero? Patetikoa! Hori da desberdintasuna: Azken Portun giroa pil-pilean, gaztez beteta, eta egundoko herri giroa. Eta diru gutxi. Zarautzen, Ama Birjiñetan, nahi duten diru guztia, suak, kolorea, turistak... eta herriko jendea eta giroa?
Aupa Azken Portuko festak!
Aupa autogestioa!
Eta zorionak antolatzaileei.

8/18/2005 5:58 da tarde

 
Anonymous Azkenportukua said...

…bueno, nik ere…lehenik eta behin zuei antolatzaileoi zoriondu.
Aurten ere jai herrikoiak izan ditugu Azken Portun eta ikusirik gizarteak daraman martxa, ba…eskertzekoa benetan egin duzuen lan guztia.
Alegia, zuen bileretan (ziurrenik ) izan dituzuen buru-eragite eta burukomin guztiek merezi izan dutela pena!
Arrapaladan esanda, txapela kentzeko moduko jarduerak: BLOGaren ideia (itzela benetan!)…herri bazkaria eta girotzea, “piropo lehiaketa”, auzorako bandoa, urteroko inaugurazioa, horma irudia, txosna barnealdeko eta oholtza gaineko mezu-kartel itxuroso haiek (mezuak oso auzokoak, oso gureak izanik, are eta nortasun gehiago ematen zioten jaiei), SKAPA kamixetak (eleganteak oso) eta harrizulatzaileen erakustaldia (ez didate inoiz herri kirolek erakarri baina ikuskizun harekin asko gozatu nuen nik!...puntazo bat)…
Hobetzekoak eta proposamenak nire uste apalean: auzoa girotzeko musika posible ote gehiago aldatu? (eskerrik asko goiz hartan “Pariak Bai” edo “Hil da Jainkoa!” jarri zuenari!!!!!!mojak seguru ez diotela berdina baina…).
Kamixetak lehenagotik erosteko aukerarik bai? Eroste-lekua eta ordutegia gehiago zabalduko nuke nik (edo “marketing” hutsagatik egin duzue toki eta ordu puntualetako salmenta hori?...)
Auzoko pertsonaia "eredu"-ren bat omenduko nuke agian...gizarte honetan ospetsuak telebistan ateratzen diren irribarre-faltsuko horiek dira...badira ziurrenik auzoan gizarte kasta baten alde lan egiten dutenak...zergatik ez festetan miñutu pare batean txalo bi jo auzokide horren alde?

Eskaera bat,
Banderitak,urtero bezala, ez kendu uda amaitu arte,bale?...
(Alperkeriagatik edo auzoko jaien sentipen on horiek uxatu nahi ez dituzuelako ote? (betiko nire kuriositatea)

Ta beste azken galdera bat: behin Azken Portuko festak amaituta, Ameli Parisera itzultzen ote da bloga besapean hartuta?

8/18/2005 10:54 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Azkenportuko lagun horri:
Ameliek ez du inolako asmorik Parisera itzultzeko.
Are gehiago, konbentzituta gaude aurten, Azken Porturi hauspoa eman diezaiokeen bitarteko bat dela.
Hasieran zalantza hori izan genuen: festetarako edota auzori buruzko blog bat soilik sortu, edota blog orokorrago bat, izen honekin, denborarekin eguneroko kontuak jorratzen joango dena (beste auzo, talde, festa, arazo eta ekimenei ere lekua egingo diena) eta Azken Portua izena zabalduko duena.
Ez dugu zalantzarik: horrek behar du bidea. Azken Portua bihur dadila inguruotako kontuen ziberbilguneetako bat.
Saiatuko gara horretan eta, zuek nahi baduzue, denon artean egingo dugu gainera.
Mila esker, eta gogoratu: ez dago azken porturik zuek txalupan baldin bazaudete...

8/19/2005 11:10 da manhã

 
Blogger butu said...

Nik Komisiyoko kide guztiak zoriondu nahiko nituzke, eta batez ere aurtez sartu diren neska mutil gogotsuei. Aurten lehenengo urtea izan eta horrelako gogoa eta ideia freskoak ekarri badituzue... pentsa hurrengo urtean gure diamantezko ezteietan.
Auzoko (eta auzotar sentitzen diren guztiak)anima zaitezte komisiokide izaten. Batez ere emakumeak jejejeje.

8/19/2005 1:50 da tarde

 
Anonymous The News said...

Aupa Butu!
Guk ere maite zaitugu!!!

8/19/2005 1:59 da tarde

 
Blogger Mundo_Mejorrekua said...

Bueno hasteko zorionak festetan parte hartu dezuen guztiyoi.Hiru egunetan anbiente oso ederra ta "sanua" jartzea lortu deula iruditzen zait danon artian; umiak goizetan nahiko zalaparta sortuz, txistulari ta txarangakuak musika jarriyaz, gauetan berriz musika ta mojituakin nahiko "aberi" egiñaz..... azken fiñian nahiz eta gauzak beti eongo diran hobetzeko aurtengo festak re modu egokiyan pasa dian pentsakera dakat.

Hobetzeko gauza moduan esango nuke azken egunian arratsalde parte hori pixkat hutsa geatzen dala, nahiz eta jakin herriko jendia nekatuta eoten danez ez diala gehiegi kejatzen baño ume koxkorrak berriz gerra emateko prest daude ordu txikiyak arte.
Bestalde urtian zehar gauza gehiago antolatzeko ideia ona iruitzen zait, barriyoko giro ederra mantentzeko ta aparte Patxi Txorrai horrela motibo gehio emateko etxetik atera dadin.Bestela gizon txikiya beti lehiuan eotea bijilatzen.

Hurrengo urtian 75 urteurrena izaki gauza asko nahi omen dira in, aber azkenian zertan geratzn diran nahi hauek danak baño danon artian mantendu egin behar deu festetako bixitasun hau.

Ba hoixe, hurrengo arte ta ondo segi herrikideak.
Portzierto oaindik banderiñak kendu gabe jojojoj, igual nola urtian zehar gauzak egin nahi dian ez ditugu kentzen ta pakia !!!!

8/19/2005 11:26 da tarde

 
Anonymous Delgadinho said...

Aupa,
Ondo legoke ere, beste herrietako jaietatik gustatzen zaizkigun, eta gurera ekarri edo moldatu daitezkeen ekitaldien zerrenda egingo bagenu.
Herrian baditugu beste herrietako jaien ojeadore onak. Denok izan dezakegu ideiaren bat, urrutiko edo gertuagoko festatan ikusitako puntazoren bat... edo nik dakit zer!.
Datorren urteko diamantezko ezteiak ondo prestatzen hastea komeni da. Eta iruñean esaten den bezala, Azken Portun ere, jada gutxiago falta da datorren urteko Santa Klaretarako!.
Ondo Segi!

8/20/2005 11:53 da manhã

 
Anonymous Danone said...

Eta lehiaketa bereziren bat antolatzea?
Ea nork flan gehiago jan...
Ea nork natilla gehiago jan...

Ez dakit, horrelako "erokeriaren" bat...

8/20/2005 12:54 da tarde

 
Anonymous bartleby said...

Niri oso ideia ona iruditzen zait urtean zehar, udazkenean, neguan eta udaberrian ekitaldiak antolatzearena. Zer nolako ekitaldiak eta nola antolatu zehaztu beharko litzateke.
Bat batean otu zait Arronako zelaiko San Juan sua antolatzeko ardura har dezakeela Azken Portuko komisioak.
Zer iruditzen?

8/21/2005 7:31 da manhã

 
Blogger Amelie said...

Niri oso ideia ona iruditzen zait.
Noiz edo noiz, gainera, Delgadinhorekin ere komentatu izan dut hori.
Egin beharrekoa.
Ea komisioak zer dioen, baina nahikoa erraza, bideragarria eta beharrezkoa iruditzen zait.
Gainera, lur eremu hori auzoan bertan dago.
Ea kontuan hartzen dugun.

8/22/2005 9:15 da manhã

 
Blogger m2017 said...

Ño!. Aspaldian ez nituen auzoko festak hain modu sakonean bizi izan... Oraindik "erromatarrek menperatu ezin duten herrixkarik geratzen da", hori garbi dago. Zorionak guztioi.

PD: eta ez ahantzi, nire lagunen batek errango lukeen moduan... "erromatar hauek burutik eginda daude", bestela begiratu Abuztuak 15-16ko festei...

8/24/2005 3:28 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

top [url=http://www.001casino.com/]free casino games[/url] brake the latest [url=http://www.casinolasvegass.com/]casino las vegas[/url] autonomous no set aside reward at the chief [url=http://www.baywatchcasino.com/]casino online
[/url].

1/19/2013 3:18 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home