Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-09-01

Badator

www.gaztesarea.net webgunean irakur daitekeenez, "Zarauzko gazteek gaztetxea badatorrela iragarri dute".


[Abuztuan Bizikleta Martxa Berdea egin zuten gazteek, BADATOR iragartzeko].

Gaztesarearen arabera, "Zarauzko gazteak martxan dira dagoeneko gaztetxe berria lortzeko bidean. Azpeitiko gazteen eredua hartuta gune liberatua eta autogestionatua lortzeko dutela eman dute jakitera".
Hori osatze aldera, "Zarauzko gazteen oharra" delakoa ere irakur daiteke:
"Guztiok poztu gara Azpeitiko gazteek duela gutxi, urteetako borrokaren ondorioz, ederki merezitako Gaztetxea lortu dutela jakin dugunean. Izan ere, gazteok elkartu, gure arazoez hitz egin, konponbideak gauzatu eta ekimenak egiteko espazio fisiko baten beharra logikoa da edozein talde edo kolektiborentzat.
Zarautzen, ordea, ez dugu horrelako lekurik eta behar larria ikusten dugu.
Beraz esan Zarauzko eta inguruko gazteei zarautzen ere badatorrela!!!
Adi beraz gazteok eta esnatu!".

Do The Croket blogean (www.fotolog.net/erantzun) atzo agertutako testuan irakur daitekeenez, bestalde, girorik ez da faltako Euskal Jai hauetan Zarautzen: "Bueno ba zarautzen ya txosnak eta jartzen ai dia eta cd rekopilatoyua ere martxan dijua!!! Hasi prestatzen egun hauetan Zarautzek sua hartuko du eta!! Preparatzen hasi 9 eta 10eako!!!".
Herenegun ere, antzekorik irakur zitekeen blog berean: "Bueno ta pixkanaka gogoratzen hasten naiz irailak 10ian Zarautzen kiston festa eongo dala. Herriko plaza bat okupatuko deu eta kontzertuak eta mila sorpresa izango dia!!! Asi planak iten!!!".

Zehazki, irailaren 10erako Munoan gazteek antolatu duten Okupazioaren Aldeko Festa dute hizpide hitz horietan.
Herriko hainbat tabernetan ikus daitezkeen kartelek iragartzen dutenez, larunbatean, irailaren 10ean, gauean, Okupazioaren Aldeko Festa antolatu dute, eta herriko hainbat talde entzuteko eta ikusteko aukera izango da.

Saiatuko gara kontu honi buruzko informazio ahalik eta zehatzena ematen hurrengo egunotan.

2 Comments:

Anonymous Mikel said...

Hau da hau gaztediya!
Notizi hau irakurri eta animatu itea bat!
Batenbatek ba al daki zerbait geyo?
Kriston itxura daka honek...
Ea gauzak ondo ateatzen dian, eta inguruko herriyantzat eredu bihurtzean!
Aber etortzean!!!

9/01/2005 10:25 da manhã

 
Anonymous aitor said...

aupa gaztiak segi holaxe!
gaztetxerik gabe baina lanean! beharraz gain merezi duzuelako, izango duzue zuen txokoa!!!!

9/01/2005 3:21 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home