Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-09-06

Leihoa debekuen gainean


"Preso politiko uruguaitarrek ezin dute baimenik gabe hitz egin, txistua jo, irribarre egin, abestu, azkar ibili eta beste preso bat agurtu. Ezin dituzte margotu, ezta jaso ere, emakume haurdunen, bikoteen, tximeleten, izarren eta txorien marrazkiak.
       Didasko Perezek, eskolako maisuak, torturatua eta ideia ideologikoak izateagatik preso dagoenak, igande batean bost urteko Milay bere alabaren bisita du. Alabak txorien marrazki bat dakarkio. Zentsoreek kartzelaren sarreran hausten diote.
        Hurrengo igandean, Milayk zuhaitzen marrazki bat dakarkio. Zuhaitzak ez daude debekatuak eta marrazkiak aurrera egiten du. Didaskok lana goraipatzen dio eta zuhaitzen hostoetan agertzen diren koloretako zirkuluetaz galdegiten, arramen arteko zirkulu txiki ugari horietaz:
        —Laranjak al dira? Zer fruta dira?
        Haurrak isilarazi egiten du.
        —Ssssshhhh.
        Eta sekretuan azaltzen dio:
        —Babua, Ez al duzu ikusten begiak direla? Izkutaturik ekarri dizkizudan txorien begiak".

[Testua: Eduardo Galeano. Itzulpena: Vladimir, 6. alea. 1998ko apirila].

6 Comments:

Anonymous e2017* said...

Chapeau!!!
Eguneko lehen irribarrea, zuentzat!
Non aurkitu daitezke Vladimir taldearen materialak?

9/07/2005 10:53 da manhã

 
Blogger Amelie said...

Aupa e2017*!

Eskerrik asko.
Vladimir Brigadek argitaratu zuten Vladimir fanzinearen ale guztiak sarean kontsulta daitezke.

http://andima.armiarma.com

Helbide horretan, literatura aldizkarien gordailua aurkituko duzu (altxor bat!), eta tartean baita Vladimir fanzinea ere. Bertan klik egin, eta ale guztiak, testuak, aleen azalak eta abar.

Gozatu!

9/07/2005 11:45 da manhã

 
Anonymous e2017* said...

Literatura sarean; bota begirada bat Wu-Ming fundazioari (lehen Luther Blisset izenarekin eman ziren ezagutzera).

www.wumingfoundation.com

9/07/2005 12:21 da tarde

 
Blogger butu said...

Ni gaztea nintzen arren eta asko oroitzen ez banaiz ere Vladimir Brigadak herri honek izan duen "kultur eragile" onena freskoena ta irautzileena izan da. orain aukera bikaina dugu sarean beraien material guztia ikusteko.
Eskerrik Asko Vladimir.

9/07/2005 1:40 da tarde

 
Anonymous Vladimir Brigadak said...

Eskerrik asko, hiri, Butu, piropoengatik.
Brigadakide ohiei pasatuko zioagu hire mezua...
Poztuko dituk.
Eta inoiz ez utzi amets egiteari!

9/07/2005 2:20 da tarde

 
Anonymous Zaharragoa said...

Buturentzat:
agian ez duk ezagutuko, baina Ertzaintzak Manuela desalojatu zuen gauean Vladimir Brigadetako kideak poesia errezitaldia ematen ari ziren. Gertaera haiei buruzko ale monografikoa atera ziaten Vladimirrekoek. Fanzinearen azken alea izan huan. Beatza eta Txiliren hitzak irakur ditzakek bertan, gau hari buruzkoak.
Ale interesgarria, benetan.
Xakela iritsi den honetan, iragana ezagutzeko ale polita duk, dudarik gabe.

9/08/2005 10:09 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home