Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-09-07

Ogra Shinn Fein

Gaurko Urola Kostako HITZAn irakur daitekeenez, Irlandako Sinn Fein alderdi errepublikarreko gazte erakundeko kideen hitzaldia izango da gaur Zarautzen. Honakoa da HITZAk dakarren berria:


"Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira" lelopean, Ógra Shinn Fein erakundeko kideek hitzaldia emango dute gaur arratsaldeko 19:30ean, Antoniano aretoan. Segi gazte erakundeak antolatu du Irlandako Sinn Fein alderdi errepublikarraren gazteak biltzen dituen erakundeko kideen hitzaldia. Hizlariek, besteak beste, Irlandako bake prozesua izango dute hizpide, ingelesez, eta itzultzailea ere izango da entzuleentzat.

3 Comments:

Anonymous Brendan Behan said...

Jakin dugunez, Ogra Shinn Fein-eko hogeita hamar bat gazte iritsiko dira gaur Zarautzera.
Dudarik gabe, interesgarria izango da hitzaldia.

9/07/2005 4:26 da tarde

 
Anonymous tXimAS said...

Halaxe izan zen. Ez oso luzea baino bai interesgarria. Askotan esaten da Irlandarren borrokak Euskal Herrikoarekin antzekotasunak dituela. Atzo egiaztatu genuen bertako gazteek guk bezala herrien askapen borrokan urratsak ematen ari direla, urrats sendoak.

Orain suertatu den egoera berriearen aurrean hemengo zenbait esperientzia ezagutu nahi dituzte, beraien esanetan, eradugarriak direlako. Nazio eraikuntzaren garaia da Irlandarentzat, askatasunez beraien etorkizuna erabakitzeko.

Ia laster beraien parean egoteko ausardia dugun!


Berria hemen ere ikus dezakezu:
IndyMedia
HITZA
GazteSarea

9/08/2005 11:01 da manhã

 
Anonymous Rebel Mayo said...

Ezin izan nuen hitzaldira joan, baina pozgarria da gure herrietan horrelakoak antolatzen direla ikustea.
Herri zapalduen arteko elkartasuna aldarrikatzen zuen Extremaduratik Zarautzera bizitzera joandako gazte batek, fusilatu aurreko gauean idatzi zuen gutunean.
Horixe, bada:
Slainte!
Osasuna eta askatasuna!

9/08/2005 12:56 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home