Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-09-01

Okupazioaren Aldeko Festa antolatu dute irailaren 10erako


[Oharrarekin batera honako kartela ere helarazi dute hedabideetara eta beste hainbat lekutara.

Orain arte Zarautzen ezezaguna zen Xakela Asanbladak jakinarazi duenez, Okupaziaren Aldeko Festa izango da irailaren 10ean Zarautzen.
Hedabideei helarazitako oharraren arabera, abian da "ZAGA 10 urtez" cd bilduma, "bertan zarautz herriko hainbat taldek parte hartu degu gurea ez den estilo bateko kantak joz!!! Irailaren 10ean munoa plaza okupatuko degu disko honen aurkezpena egiteko. Bertan OKUPAZIOAREN ALDEKO FESTA egingo dugu, eta cd bilduman parte hartu duten taldeen kontzertua egongo da, eta honez gain sekulako jai giroa, malabarak, musika, txupito festa, zerbeza, ura, eta kiston festa!!! hasi prestatzen, egun horretan erakutsi behar diogu udalari nor garen!!! Mesedez animatu danok etortzera!!!!
*ASKO ESKERTUKO GENUKE HEMEN DAUKAZUEN KARTEL HAU ZUEN HERRI ETA INGURUETAN PEGATU ETA ZABALTZEN LAGUNDUKO BAZENIGUKETE!! MILA ESKER".

5 Comments:

Anonymous Mikel said...

Iepa Amelie!

Eskerreik asko informaziyua hain azkar detallatzeagatik.
Xakela, izen polita...

Animo danai!

9/01/2005 3:17 da tarde

 
Blogger butu said...

Badatorrela badatorrela etorriko dala. aupa zarauzko gazte jendia.

9/03/2005 9:56 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

ortografia kontu bat besterik ez... xakela asaMblada? ez al da asaNblada. Eta bai, xakela izen polita da zinez...

9/03/2005 11:19 da tarde

 
Anonymous Delgadinho said...

Kontu honi lotutako gaia ez den arren:
Amelie eta Hitzako gainerakoei zorionak sariarengatik!
Skapako tixertarekin igo zen gainera saria jasotzera.
Eutsi giroari, eutsi auzoari!

9/04/2005 1:01 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Eskerrik asko, delgadinho!
Eta gogoratu: denona eta denontzat da hau!

9/05/2005 1:01 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home