Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-09-04

XAKELA ASANBLADA sortu eta aurkeztu dute

Atzo arratsaldean, Herri Bazkariaren osteko ekitaldian, zenbait gaztek, txotxongiloen bidez, Musika Plazan XAKELA ASANBLADA berria aurkeztu zuten plazan bildutako ehunka eta ehunka lagunen aurrean.
Gazteek, gaztetxe baten beharra nabarmendu, eta horren alde lan egin beharra aipatu zuten.
Gauean ere, Tapia eta Leturiaren kontzertuan, oholtzara igo eta musikariek lagunduta, gaztetxearen aldeko abestia kantatu zuten hainbat lagunen artean.


[Argazkia, larunbat gauekoa: txosna gunean, Tapia eta Leturiarekin batera, Xakela Asanblada aurkeztu gaztetxearen alde abestu zuten gazteek. Honako hau, berriz, Herri Bazkarian mahaietan banatu zuten aurkezpen testua da]:

"Aupa lagun!

Aspaldian kalean ibili bazara, konturatuko zinen gazteok mugimendu eder bat osatu dugula; kaleko giroa berotu egin dela. Antzerkiak direla, parodiak ikusten direla, zineak, denborapasa eta jokoak, kartelak, pankartak… Presentzia nabarmena izan da, gure beharra ere halakoxea delako; espazio fisiko bat behar dugu, geure erara gestionatutako leku bat, non gure kezka eta aldarrikapenak aurrera eramango ditugun.

Gu kalean egotearen eta kalean gauzak egin beharraren erantzule nagusia Udala eta gazteokiko duen politika izan dira. Zarauzko gazteak garen heinean, bertako agintariak dira arazo honi irtenbidea eman beharko lioketenak. Baina Udal honen pasibitatearen aurrean ez gara geldirik egon, eta ez gara egongo. Honela, gaurko honetan gazteontzako eta Zarauzko herriarentzat leku fisiko bat aldarrikatzera gatoz, eta honekin batera espazio hori lortu nahi duen XAKELA ASANBLADA aurkeztera.

XAKELA gaztetxe baten bila dabil, gure herriak ere espazio fisiko libre eta autogestionatu bat behar duelako; non bertan bilduko garenon artean harremanak sakonduko ditugun, pertsona bezala formatuko garen, aisialdia geure erara antolatuko dugularik, sistema honek inposatzen dizkigun balore kapitalistei gure erantzuna emanez.

XAKELA ASANBLADAk bilatu eta proposatzen duen zarauztarron elkargune hori asanblearioa eta parte hartzailea izango litzateke, guztiok hitza izango genukeelarik eta guztion hitza errespetatuz. Inongo bazterketarik egin gabe sexu, arraza eta adin “ezberdinekoen” artean.

Beraz, ematen ez digutena denon artean lor dezagun, parte hartzera animatzen zaituztegu, bai egingo diren ekimenetan bai asanbladan ere. Herriak behar duelako, gaztetxea aurrera!!!

Xakela Asanblada".

8 Comments:

Anonymous Txopinko said...

Ta larunbat honetan herriko taldeen kontzertua ehhh!!!!
Gogoratu: Munoan, bakoitzak hiru abesti.
Kriston girua egongo da!
BADATORRELAAAAAAAAAAAAAAA!

9/05/2005 8:47 da manhã

 
Anonymous Maider said...

Norbaitek ba al daki zein diren taldeak?

9/05/2005 1:03 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

zulo, erantzun, txixapa, metralleta, folkcore, seneka, inercia, sekuentzia, inor ez, burkina faso, stockholm s,...
ANIMATU TA azaldu!
iKUS DEZATELA UDALETXEKOEK GAZTEOK BADUGULA ZER ESANA!!!!

9/05/2005 2:15 da tarde

 
Anonymous Mikel said...

Ez dut uste Zarautzen azken urteotan horrelako kontzertu potenterik izan denik, ezta?
Zarauzko dozena bat talde, eta denak elkarrekin ikusteko aukera. Urte asko egin behar da atzera horrelako zerbait gogoratzeko, ta halere ez dut uste hainbeste talde sekula elkartu denik.
KRISTORENA IZANGO DAAAA!
Aupa Xakela!!!

9/05/2005 7:46 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Xakelaren aurkezpenaren berri eman dute gaurko Urola Kostako HITZAk eta gaurko Diario Vascok.
HITZAn, gainera, tarte nabarmena eskaini diote.
Diario Vascon, berriz, nabari da blog honen berri badutela...
Sortu orduko, Xakelaren aldarrikapena kalean eta komunikabideetan dago!
BADATOR!!!

9/06/2005 10:49 da manhã

 
Anonymous Jacob said...

Jo ta ke, galdu arte!
Ongi etorri Azkoitiko Xakela Asanblada!
Aupa Xepe!

9/06/2005 12:28 da tarde

 
Anonymous Txopinko said...

Azkoitikoa ez, Zarauzkoa da!
Baina Xeperen espirituarekin, e!!!
Xakelaren kontu horrekin despistatuko hintzen...

9/06/2005 1:01 da tarde

 
Blogger alberthaanstra said...

Hello friends! Thanks for having me on your great blog today. Blogger is blessed to have you on board! Music is the future! But, do you as a music lover need free debt consolidation? Well, look no further. I help you for free my friend. I have tried and tested all sites But, the best was debt-consolidation.com. So, let me help you. Fill in the form today for free. And be debt free. Get credit repair today!

4/24/2006 7:34 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home