Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-26

Ametsak ezin dira hustu!!!


Egiako Ametsenea gaztetxea hustu dute gaur goizean, eta hondeamakinek eraikina botatzeari ekin diote.
Berriro ere irudi ezagunak: Itoitz, Artozki, Nagore, Orbaitz, Muniain, Euskal Jai, Kukutza edota Sorgintxulon bezala, kolore bateko edo besteko amets zapaltzaileek, indarra erabiliz ameslekuak hustu, eta hondeamakinei bidea egin diete.
Palestinan bezala. Berdin zaie lotsaren harresiak eraikitzea. Lotsarik izango al dute, ordea? Lasai egingo al dute lo gaur gauean? Bikotea laztantzeko samurtasunik izango dute? Nola begiratuko diete haurrei begietara? Gizakiak al dira?
Betiko galderak, eta amorrua.
Sua barruan.
Bihotza taupaka.
Eta ezin ezer egin.
Berriro ere malkoei eutsi eta amets egiteko gogoa.
Badakigu.
Ezingo dute amets egitea debekatu.
Ezingo dituzte putzu guztiak hustu.
Eta isildu eta desagerrarazi nahi bagaituzte ere, putzuetan beti izango dira xakelak.
Beste nonbait izango da, baina bihar ere argituko du egunak.

10 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Create Your Own Photo Stamps
Get this - now you can create your own custom stamps on Stamps.com using your own photos.
Find out how to buy and sell anything, like things related to construction highway zone on interest free credit and pay back whenever you want! Exchange FREE ads on any topic, like construction highway zone!

10/26/2005 9:33 da manhã

 
Anonymous Eutsi said...

Ezin dute amets egitea debekatu!!!
Eutsi goiari!!!!!!!

10/26/2005 9:34 da manhã

 
Anonymous bategeyo said...

Ireki ateak!!
Ireki leihoak!!

Askatasuna hesitu nahi dutenen aurka,
burrunba!!

Gaztetxeak aurrera!

10/26/2005 9:40 da manhã

 
Anonymous Anónimo said...

An extraordinary blog. Continue to keep it up to date. No better time than now to stop on this website about scommesse calcio . Not only scommesse calcio

10/26/2005 10:32 da manhã

 
Anonymous Aurrera said...

Batzuetan zaila da malkoei eustea.
Baina aurrera egingo dugu.
Batzuek suntsitu, guk eraiki!!!

10/26/2005 10:50 da manhã

 
Anonymous human_rights said...

leno egon naiz Egian eta esan beharra dut gazteak baino hertzain gehiago zeudela. Egiara sartzeko kale nagusia ere itxita zegoen eta naiz eta furgonarik ez dudan ikusi patrulla mordoa ikusi ditut. Etxea bera ere botatzen ari ziren

10/26/2005 11:51 da manhã

 
Anonymous Urrundik said...

Urrundik ari naiz hau jarraitzen, atzerritik, zuek bezalako jendeari esker.
Eta pentsatzen ari naiz, beste askotan bezala:
Gizakiak dira?
Galdera ona, Amelie.

10/26/2005 12:20 da tarde

 
Anonymous atzerritar said...

Ni ere atzerritik. Hortzak estututa. Haserre. Gaztetxerik gabeko gizarte bat ikusteko, ez da itxaron behar. Bidaiatzea nahikoa da. Hemen ez dago gaztetxerik. Eta ez dago bizitzarik. Ez dago elkartasunik eta ez dago iritzi kritikorik. Ez dago musika alternatiborik eta ez dago kokakola alternatiborik. Ez du inork iraultza egiten. Eta ez du inork poliziak txakurrak direnik pentsatzen. Ez dute askatasuna maite. Erosotasuna bakarrik maite dutelako. Erosotasunaren prezioan saldu dute askatasuna, duintasuna, elkartasuna... ez dute ikusten pobrezia eta ez dute ikusten esplotazioa. Guk berdina egitea nahi dute gure agintari ustel eta diruzaleek. Aurrera xakela, gaztetxia iriki arte! Gizarte berri bat nahi dugulako!!jotake

10/26/2005 2:31 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Atzerrikoei:
ez dakit zein zareten —suposatu arren—, baina ez dakizue zein pozgarria den milaka kilometrora ere hurbil gaudela sentitzea.
Ametseneako lagunek ere senti gaitzatela inoiz baino hurbilago.
Mertzi guztioi.
Gaztetxeak bizirik!!!

10/26/2005 2:48 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

BIHAR MANIFA KOLORETSUA GAZTETXEAREN ALDE!!

Udaletxe aurreko plazatik irtengo da arratsaldeko 17:30tan, "Gaztetxeak bizirik" lemapean.

Indarrak batzeko ordua da!! Azaldu!!

Gaztetxearen momentuko egoera: Munorekin luze eta zabal hitz egin ondoren, azkenik 3 egunetan Gaztetxea modu baketsuan eta gure borondatez uzteko proposamena egin digu, baina gaur eguerdiko asanbladan aukera hori baztertua izan da, eta beraz Muno gaur arratsaldean denuntzia jartzekotan zen eta edozein momentutan etor daitezke etortzerik nahi ez dugun horiek...

Gaztetxea aurrera!!

10/31/2005 4:54 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home