Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-19

Auzoen arteko herri kirol erronka antolatu nahi du Xakelak


XAKELA Gaztetxe Asanbladatik jakinarazi dutenez, udazken honetarako hainbat ekitaldi antolatzen ari dira, eta datorren astean emango dute horien guztien berri.
Tartean, besteak beste, azaroaren 5erako antolatu nahi duten herri kirol erronka berezia dago.
Izan ere, Zarauzko auzoen arteko erronka izatea nahi dute: SKAPA, Vista Alegre, Santa Marina, Mutil Ardo...
Batzuekin eta besteekin hitz egin eta hitzordua finkatzea falta da, baina ideia aurrera doa, eta Zarautzen inoiz ikusi gabeko auzoen arteko erronka polita izango da azaroaren 5ekoa.

[Argazkia: herri kirol jaialdia Iñurritzan, aurtengo sanpelaioetan]

2 Comments:

Anonymous Julen said...

Nire ustez ondo legoke hortik gero udaberrian ospatzen den Xiba txapelketara aurkeztea.

10/20/2005 12:39 da tarde

 
Anonymous Nagore said...

Aupa!
Auzoen arteko herri kirol erronkan harira, Vista-Alegreko Kultur Komisiyuan karta bat jaso det. Bertan azaruan 13an burutuko dian ekintzetan parte hartzeko gonbitia luzatzen zaigu Azken Portuko komisiyo bezela. Kontua da Xakela antzeko ekimena prestatzen ai dala, baina azaruan 5eako. Ez al litzake hobe danon artian fetxa bat adostu ta festa elkarlanian antolatzia?

10/21/2005 6:42 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home