Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-14

Batzar irekia deitu du biharko Xakela Asanbladak


[Argazkia: Hodei Esteban].

Gaztetxeaz, okupazioaz eta Zarauzko gazteen beharrez hitz egiteko batzar irekia deitu du biharko Xakela Asanbladak. Deialdia Euskadiko Kutxaren aretoan izango da [hau da hau: okupazioaz eta gaztetxeaz solasean banku bati eskatutako aretoan!], arratsaldeko 15:30ean.
Azken asteotan, Xakela Asanbladak gazteen aldarrikapenari buruzko informazioa zabaldu du postontzietan, eta egunotan atxikimenduak jasotzeko kanpaina dute abian. 18:00etatik 20:00etara, esaterako, Musika Plazan eta Kale Nagusian atxikimenduak jasotzen aritzen dira.
Euskal Asteko herri bazkarian asanblada herritarren aurrean aurkeztu zutenetik, hainbat ekitaldi ere antolatu ditu. Besteak beste, Okupazioaren Aldeko Festa edota Gaztetxe Eguna.

5 Comments:

Anonymous Manex said...

Xakela asanblada aurrera eramaten ari den atxikimendu bilketaren barruan, Azken portuko festa komisiyuan izenean ,gure atxikimendua eman nuen komisioko 4-5 ekin hitzeginda. Bilera bat ere dei zitekeen hori erabakitzeko baina... ez dut uste eztabaida haundirik dugunik horren inguruan ezta?
Ba hoixe, atxikimendua emana dagoela.

10/14/2005 12:29 da tarde

 
Blogger butu said...

Hoi dek eta arrazoia.
Badatorrela Badatorrela
Gora Xakela gaztetxe asanblada

10/14/2005 2:10 da tarde

 
Anonymous Gari said...

Aupa paria!
Niri ere, pertsonalki, ondo iruditzen zaidak.
Portzierto: ea noiz biltzen garan komisioko kideak, hainbat kontu baitzazkau oraindik ere hitz egiteko...
Ea datorren astean blog honetan zerbait zehazten dugun.
Ondo segi!

10/14/2005 3:21 da tarde

 
Blogger Roberto Iza Valdes said...

Este comentário foi removido por um gestor do blogue.

11/04/2005 1:34 da manhã

 
Blogger Roberto Iza Valdes said...

Este comentário foi removido por um gestor do blogue.

11/04/2005 9:37 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home