Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-06

Bizigune programa [edo espekulazioa nola elikatu diru publikoarekin]


Gaur eguerdian Bizigune programa bultzatzeko hitzarmena sinatuko dute Zarautzen bertako alkatesak eta Javier Madrazok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak.
Hasiera batean, itxura ona du Bizigune programak.
Azken batean, hutsik dauden etxebizitzak alokairu “merke” batean etxebizitza behar duten herritarren eskura uztea da asmoa. Horretarako, udalek etxebizitza hutsen errolda egin, eta Eusko Jaurlaritzak etxe horien jabeei 18.000 euroko laguntza ematen die, etxea berritu eta bost urtez etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko.
Ondoren, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza alokairuan jartzen du, merkatuko prezioan baino merkeago, eta hori da hautaketa prozesu baten ostean (eta ez zozketa bidez) aukeratu duten maizterrak Eusko Jaurlaritzari ordaintzen dion kopurua.
Kopuru horren eta merkatuko prezioaren arteko ezberdintasuna, ordea, Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dio etxearen jabeari. Horrela, espekulazioari eusten eta ordaintzen dio Eusko Jaurlaritzako, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak, guztiok ordaindutako diru publikoarekin, jakina.
Intentzioak itxura ona duen arren, errealitatea bestelakoa da. Azken batean, praktikan, politika honekin espekulazioa elikatzen du Eusko Jaurlaritzak. Ez du ezer egiten arazoa konpondu eta alokairuzko etxebizitzen prezioak behera egiteko. Are gehiago, elikatu egiten ditu prezio horiek, espekulatzaileei diru publikoarekin ordainduz.

5 Comments:

Anonymous Anónimo said...

I just wanna honestly say that mostly pages here are crap but you have something i like Good content I have a site to Pretty cool have a look if you got some time Easy ways to make money from my home

10/06/2005 11:43 da manhã

 
Anonymous Xabi said...

Oso analisi ona Amelie!
Hori da gauzak argi esatea!!!

10/06/2005 12:10 da tarde

 
Anonymous tXimAS said...

Nik uste espekulazioarekin amaitzeko batere asmorik gabeko hitzarmena dela hau. Gainera madrazo eta maitetxu... bi espekulatzailek bultzatakoa... en fin...

ala ere, iruditzen zait egokia dela etxebizitza baten alokairua burutzeko bitartekariak alde batera uztea, azken finean hauek ere prezioa igo edota beste interes batzuekin gestionatuko baitituzte etxe hutsak. udaletxean bulego bat egon beharko luke norbaitek etxe bat saldu, alokatu edo hutsik badu bertan erregistratzeko, ta gero gazteok edo etxe bila dabilenek bertara joateko.

etxe hutsen errolda egitearena ere beharrezkotzat jotzen dut, bada garaia etxe hutsak identifikatzeko!

ikusiko dugu zer egiteko prest dagoen udal baztertzaile hau... zihurrenik etxe gahiago ;)

10/06/2005 1:12 da tarde

 
Anonymous Mikel said...

Urola Kostako HITZAren webgunean ekitaldiaren informazio gehiago dago. Antza denez, bihartik aurrera zabalduko dute udaletxean bulego hori.

10/06/2005 2:48 da tarde

 
Blogger Roberto Iza Valdes said...

Este comentário foi removido por um gestor do blogue.

11/04/2005 9:35 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home