Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-03

En cada barrio, Revolución!

"Etxera itzultzea, batzuetan, daitekeen gauzarik zailena da".

Joseba Sarrionandia


Etxera itzultzea, batzuetan, asko kostatzen da, batez ere bi asterako oporretara joanez gero.
Hala ere, gehiago kostatzen zaie urteetan zehar etxera itzuli ezinik dauden herritarrei.

Gu herrialde komunista batean izan gara.
Duintasuna zer den egunez egun erakusten duen herrialde gorri eta errebelde batean.
Luze idatziko genuke Kubari buruz, bertako jendeari buruz, eguneroko bizimoduari buruz, eta abar.
Baina gaur laneko lehen eguna ere bada, eta ez dugu denbora askorik izango...

Lanarekin batera, egunero ordenadorearen aurrean aritzeko aukera izango dugu, eta ea Azken Portu hau berriro ere bizitzen dugun, denon artean.
Bada zer kontatua behintzat.
Gaurtik aurrera, berriro, ametsak biltzen ahaleginduko gara.

6 Comments:

Anonymous Anónimo said...

PRESS RELEASE: work at home

Exploding Internationally Business. Full Training Given.
work at home
work at home site.
Come and check it out if you get time :-)

Adrian: PRESS RELEASE: ABOUT THE BEST WORK AT HOME PROSPECT AND WHY LISTED ON GOOGLE AND YAHOO NEWS ABOUT THE LINK ABOVE work at home

10/03/2005 12:19 da tarde

 
Blogger m2017 said...

Hemen izanen gaituk eguneroko iraultza txikiei amets kamuflaje bat jantzi asmotan... Errealitatea hainbat kolorez zipriztintzeko ideiarekin... ezarritako zeruei lainoak margotzen...

m2017*

10/03/2005 3:15 da tarde

 
Anonymous Joseba said...

Nik Mallorcatik bidaiatu diat Kubara,"Conexión Habana" irakurriz,eta
ez zaidak batere gustatzen "iraultza" hitzak han hartzen diken esanahia.

10/04/2005 8:39 da tarde

 
Blogger Amelie said...

Aupa Joseba!
Egia esan, luze, oso luze hitz egin genezakek Kubaz, hango Iraultzaz, blokeoaz, eta hango gaur egungo egoeraz.
Ezagutzen diat "Conexión Habana" liburua. Irakurrita diat, eta bazakiat nondik nora sortutakoa den. Kuban bertan, satelite bidez, Miamira alde egindakoek sortu eta AEBek eta Europako eskuinak ordaindutako bi telebista kate ikusten dituk (satelite bidez soilik, bestela, Kubako gobernuak seinalea atzeman eta desbideratzen duenez ezin baita ikusi ohiko telebistetan), eta hangoen berri ere aspaldidanik diat.
Egia esango diat: Kubako Iraultzaren, Kubaren eta bertako gizartearen jarraitzaile sutsua nauk. Laugarren aldiz bidaiatu diat oraingoan bertara.
Bi aldiz lan kontuengatik, eta beste bi oporretara eta lagunak bisitatzera. Ez da batere erraza hango egoeraz labur hitz egitea...
Iraultza hitzak han hartzen duen esanahiari dagokionez, zer esan nahi duk? Ez diat oso ondo ulertu. Baina nagok, Kuban, hango prentsa (ez zagok askorik baina...) irakurrita, hitzak hemengo hainbat eta hainbat hedabidek baino askoz zuzenago erabiltzen dituztela, eta baita gauzei behar bezala deitu ere.
Baina, tira, esandakoa: denbora eta tarte luzea beharko genikek Kubaz hitz egiteko.
Mila esker bisitagatik, eta besarkada bat.

10/05/2005 3:54 da tarde

 
Blogger Roberto Iza Valdes said...

Este comentário foi removido por um gestor do blogue.

11/01/2005 5:41 da tarde

 
Blogger Roberto Iza said...

Este comentário foi removido pelo autor.

9/14/2007 10:18 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home