Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-10

FNAC Donostian


FNAC Donostian izan naiz gaur, lehen aldiz.
Etxe frantziarrak oraintsu ireki du lehen egoitza Euskal Herrian, eta ezagutzeko gogoa nuen.
Donostian, orain arte, Bilintx Megadenda genuen liburuak eta diskoak erosteko bilgune nagusia. Ez zuen monopolioa, jakina, baina zerbaitek bultzatzen gintuen bertara.
Nahiz eta askotan haserretu megadenden politika komertzialarekin eta euskal irakurleak tratatzeko moduarekin, hala ere, han erosten genituen eta erosten ditugu liburuak edota diskoak, beste lekuetako eskaintzei ere uko egiten ez diegun arren, jakina.

Orain beste aukera bat dugu: FNAC Donostia. Ez da Bartzelona edota Pariskoaren parekoa, baina ez dago batere gaizki.
Liburuetan, diskoetan eta DVDetan soilik aritu naiz begira gaur goizean, eta ezbairik gabe, dagoeneko, Donostiak duen liburu, disko eta DVD denda onena dela esan dezaket. Beti ere nire iritziz.

Nobedadeez gain, liburu zaharragoak, disko zaharragoak eta film zaharragoak ere aurki daitezke. Asko, gainera, prezioz oso ondo.

Ni behintzat, konbentzitu egin nau eskaintzak. Egundoko denda iruditu zait FNAC Donostia.
Hasteko, gainera, Federico Fellini oinarrian duen 40 argazkiren erakusketa paratu dute, zinema eta argazkilaritza uztartuz eta Gideon Bachmann argazkilariaren lana erakutsiz.

Kapitalismo basatian bizi gara.
Saltzea da kontua.
Eta guk erostea.
Loreak ere saltzeko haziarazten dituzte hemen.
Zilegia izango dugu, bada, eskaintza onena hautatzea, erabat lelotu eta adimena baztertu gabe, noski.

4 Comments:

Anonymous Berri Txarrak said...

"Aske zarete, libre, zuen kaiola erraldoietan".
Dena esanda dago, ezta?

10/10/2005 3:55 da tarde

 
Blogger Teketen said...

Eta ez ahaztu zortea dugu "lehenengo mundua" eman digutelako jolasteko toki bezala.

10/10/2005 6:19 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Primeran iruitzezaiak kontraesanetan nun erori aukeratzia, beti ere "erabat lelotu eta adimena baztertu gabe, noski".

10/10/2005 7:26 da tarde

 
Blogger Roberto Iza Valdes said...

Este comentário foi removido por um gestor do blogue.

11/04/2005 9:37 da manhã

 

Enviar um comentário

<< Home