Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-11

Kuba eta Venezuelari, esker onez


Munduaren alde honetan amets egitea ahazten ari zaigun garai hauetan, oraindik ere kolore guztiek lekua izango duten mundu batean sinesten dugunok inoiz baino beharrezkoagoa dugu betiko ameslariei harrera egin eta eskerrak ematea.
Koherentzia zer den erakutsi digute urtez urte kubatarrek, eta kapitalismoaren sudurren aurrean zutik irauten jakin dute, duintasunez, zaila baita egia blokeatzea.
Venezuelan, berriz, iraultza isilaren taupadak isilarazteko ahalegina etengabea da oraindik ere. Aberatsek ezin dute onartu herriak aukeratu eta herriarentzat bidea egiten duen lagun bat egotea agintean.
Horregatik, asteburu honetan, hainbat lagun elkartuko da Salamancan, Espainian, Kuba eta Venezuelari elkartasuna adieraztera. Fidel Castro eta Hugo Chavez bertan izango dira, Iberiar penintsulako eta Hego Ameriketako agintarien goi bileran.
Haiei harrera egin, eta amets egin daitekeela erakusteagatik eskerrak emateko aukera ederra da. Eta oraindik badago lekua autobusetan joateko.
[Informazio gehiago: http://www.euskalherria.indymedia.org/eu/2005/10/22755.shtml].

4 Comments:

Anonymous Xabi said...

Ez da plan txarra astebururako.
Nik, hala ere, beste plan batzuk ditut.
Eta, jakina, luze hitz egin daiteke Kuba eta Venezuelari buruz. Ez dut uste bi "iraultzak" konpara daitezkeenik, eta bien egoera ere berdina denik.
Dena dela, ufffffff... eztabaida luzea litzateke Fidel Castro eta Hugo Chavezeri buruz hitz egiten hasiz gero!

10/12/2005 2:20 da tarde

 
Blogger dwainjackson25321448 said...

I really enjoyed your blog. This is a cool Website Check it out now by Clicking Here . I know that you will find this WebSite Very Interesting Every one wants a Free LapTop Computer!

10/13/2005 6:13 da manhã

 
Blogger Roberto Iza Valdes said...

Este comentário foi removido por um gestor do blogue.

11/04/2005 1:20 da manhã

 
Blogger Roberto Iza Valdes said...

Este comentário foi removido por um gestor do blogue.

11/18/2005 11:37 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home