Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-24

Leiho irekia komisioarentzat [3]:



Hau da SKAPAko komisioko kide batek bidali duen mezua...
"Zabaldu komisiokoentzako leiho bat. Gai asko daude: banderitak kentzeke,
bertsolariak ordaintzeke, herri kiroletako taldeak antolatzeko deialdia eta
beste kontu batzuk... Bakoitzak lekarkeena".

Beraz, egin beharko da bileraren bat... edota hemendik kontu batzuk argitu.

Besarkadak denoi!

8 Comments:

Anonymous Delgadinho said...

Ba horixe. "Kedada" -eta ez PSEkoek iragartzen duten "redada" horietako bat- egingo dugu?

10/25/2005 11:51 da manhã

 
Blogger butu said...

Benga bota eguna ta ordua, ta hantxe izango gaituk halare batzuk entrenamentuak zezkau astearte ta ostegunetan 20:15tik aurrea. neretzat datik honenak bestehiru egunak 20tatik aurrea. Benga ikusi arte

10/25/2005 11:57 da manhã

 
Anonymous Gari said...

Bihar Xakelakoen prentsaurrekoa da.
Ostegunean batzuk entrenamenduak.
Ostirala, ostirala da.
Gero lau egun jai izango ditu jende askok...
Datorren asteazkenean 20:15ean Urpekoak-en???

10/25/2005 1:11 da tarde

 
Anonymous ibon said...

Neregatik ondo deritzot gari, ni hogeigutxitan azalduko nituan baino bueno komisiyoko puntualidadia ezaututa hori ez dek berandu xdd, benga ea jendeak zer esaten duen.

10/29/2005 4:22 da manhã

 
Blogger capo said...

Nire ados niok ordua lekua ta egunakin.Antxe izango nauk orduan beraz asteazken arte!! ah iosu otxo nauk

10/29/2005 1:10 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Xakela asanbladatik honako hau helarazi nahi zaio SKAPAri, atxekimendua eman zuen eragile bat den aldetik:

BIHAR MANIFA KOLORETSUA GAZTETXEAREN ALDE!!

Udaletxe aurreko plazatik irtengo da arratsaldeko 17:30tan, "Gaztetxeak bizirik" lemapean.

Indarrak batzeko ordua da!! Azaldu!!

Gaztetxearen momentuko egoera: Munorekin luze eta zabal hitz egin ondoren, azkenik 3 egunetan Gaztetxea modu baketsuan eta gure borondatez uzteko proposamena egin digu, baina gaur eguerdiko asanbladan aukera hori baztertua izan da, eta beraz Muno gaur arratsaldean denuntzia jartzekotan zen eta edozein momentutan etor daitezke etortzerik nahi ez dugun horiek...

Gaztetxea aurrera!!

10/31/2005 4:53 da tarde

 
Anonymous mundo_mejorrekua said...

Aupa jente !!!
Azteazkeneko bilera nik ezin diyat jun,estudiante tunante Arrasaten nitxok eta. Baña bestela nerekin eozertako kontatu.

Banderiñan asuntua arreglauta ziok.Zubi hontan kendu dituk mundo-mejorrekuak eta.
Bueno ondo segi ta gaur 17:30 arte.

11/01/2005 3:46 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Aupa. Eta bilera hori hemen egiten badugu? Interneten eta helbide honetan alegia.
Bildu ezin badugu, bestelako moduak bilatu beharko genituzke.
Eutsi ba goiari.

11/01/2005 9:45 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home