Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau.

2005-10-18

Sukaldaritza: maria bizkotxoa

Aurtengo uzta jasota eta lehortuta izango duzue dagoeneko gehienok.
Bada, belarrari probetxu ederra ateratzeko errezeta bat doakizue gaurkoan...


Osagaiak (6-8 lagunentzat):
Marihuana (6-8 porro egiteko adina), 3 arrautza, jogurt 1 (limoizkoa, kokozkoa, marrubizkoa... gustuaren arabera), jogurt potoa bete azukre, jogurt potoa bete irin, jogurt poto erdia oliba-olio, legamia, azukrea eta txokolatea egiteko kakaoa edota cola-cao antzeko zerbait.

Ontzi batean, belar guztia xehetu behar da lehenik, txiki-txiki eginda geratu arte. Ondoren, ontzira gehitu hiru arrautza, jogurta, azukrea, irina, olioa, legamia eta kakaoa, limoi-azal tira batekin batera, eta guztia oso ongi nahastu ontzian.
Prestatu molde bat gurinarekin, eta bertara bota otzian prestatu dugun orea. Sartu labean 160-170 gradutara, 25-30 minutuz, eta tarteka begiratu ea eginda dagoen, beti ere erre ez dadin zainduz.

Atera, hozten utzi, eta KONTUZ JAN!!!!
Izan ere, oso goxoa da, baina katu ederra harrapa daiteke kontuz ibili ezean!

3 Comments:

Anonymous Txopinko said...

Ummmm...
Ez da batere proposamen txarra Koadrilen Egunerako eta gainerako asteburuetarako!

10/18/2005 3:42 da tarde

 
Anonymous Anónimo said...

Bai, bai, ez da proposamen txarra. Eta goxoa gainera! Nik, errezeta eman duenaren bizkotxoa dastatu nuen duela hilabete batzuk eta goxoegia da! Hurrengo egunean, ordea, damutu ere egin nintzen bizkotxoa jan izanaz! A ze katua!!! Baina merezi du tarteka jatea, parre mordoa egiten baituzu (lehengaia ona bada, behintzat!), eta orain errezeta badudala, ni ere etxean egiten saiatuko naiz, ea niri ere horren goxoa ateratzen zaidan!
Eskerrik asko!

10/20/2005 4:02 da tarde

 
Anonymous Beste bat said...

Ez zara errezeta eman duenaren bizkotxoarekin itsutu den bakarra. Eskua joaten zaio, ezta?
Etxean, bazpare, belar gutxixeago botako diot nik...

10/24/2005 2:42 da tarde

 

Enviar um comentário

<< Home