Mila eta bat koloreko oihal handi bat
Igandean Zarauzko Gaztetxea bihurtu den eraikina okupatu zuten dozenaka gaztek.
Gauean, besteak beste, garai bateko Vladimir Brigadak literatura taldeko lagunen irakurraldia izan zen Gaztetxean bertan. Manuela hustu zuten gauean talde horretako kideek poema irakurraldia zuten bertan, eta herenegun gauean ere, gaztetxe berriaren lehen gauean, vladimirtarrak gonbidatu zituzten. Batzuentzat berezia izan zen Zarauzko Gaztetxearen lehen gau hura, besteak beste, haurtzaroa igaro dugun baserriaren ondoan dagoelako.
Anaiak, esaterako, bihotz-bihotzez idatzi zuen gauean irakurri zuen testuetako bat.
Honakoa da.

«Ondoko baserrian jaio zen ama.
Eraikina bertan omen zen munduratu zenerako.
Garai batean beraiena zela lur sail hau, kontatu dio amonak anaiari goizean. Textil Guipuzcoana izango zenaren nagusiak, duela 60 urte inguru ez dakit zenbat mila pezetaren truke erosi zuen arte.
Gerora ehun langiletik gora ibiltzen omen zen hemen, eta gaueko txanda amaitzen zutenei, goizaldean, esnea ematen ziela ere kontatu dio.
Aitak ere iraganera egin du Gaztetxea amonaren baserri ondoko fabrika dela esan diodanean: oihalak kanpoan egoten zirela sikatzen, Axelen etxe pareraino ere Xalbardineko lurrak zirela, «hor galduko zeate behintzat!» eta txukun margotzeko ere esan dit.
Umetako oroitzapenetan murgildu naiz ni ere: bi lehengusuek futbolera jolastu nahi ez eta zenbatetan ibili ote naiz baloiari ostikoka gaur margotzen nabilen horma hauetan. Antonio osabaz ere gogoratu naiz, hor kanpoan eserita egoten zen, erreka ondotik pasatzen ziren neska gazteei kasu egiteko prest. Zer esango luke gaur, bizirik balego, hemen hainbeste neska gazte ikusita?!
Jolastu dezagun berriro. Egin dezagun mila eta bat kolore izango dituen oihal handi bat. Josi dezagun harremanen sarea, eta izan dadila gaurtik aurrera eraikin hau munduko ametsen fabrikarik handiena.
Ametsak, eta amets-eneak bizirik.
Zorionak, mila musu, eta eskerrik asko».

5 Comments:
hau da soinu berria!
11/02/2005 4:11 PM
Eta musika ederra!
Gora putzuetako xakelak!!!
11/02/2005 4:53 PM
Garai batean haur izan nintzela ohartu nintzen aurreko igandeko eguerdian... Garai batean iraultza batetaz hitz gehiegi, hala beharbada gutxiegi, idatzi nituela ohartu nintzen aurreko eguerdiko igandean.
Oroitzen dut, orain hain ezinbestekoak zaizkigun Gore-Tex eta punta puntako teknologien aurretik euritako txamarrak ere izaten zirela, euria orain baino sarriago egiten zuela eta eskolarako bidea gustora egiten nuela nire "sira" urdinaz. "Sira" urdin hark ez zuen sinbolo kapitalistarik ezta sinbolo iraultzailerik. Nire “sira” urdinak bi soka zituen "kaputxa" hobeki lotzeko eta bi patrika eder arratsaldero jaten nuen "bokadillo" eta txokolatea ederki gordetzeko.
Oraindik ere bertan banengoen bezala oroitzen dut, nire amatxoren eskutik "Lizundia”neko oihal fabrikara sartu nintzeneko eguna. Izenik oroitzen ez dudan andere ilehori bati erosi genion oihal urdin hura. Ondoren amatxok bere maitasun osoz josi zidan nire "sira" urdina, ni euritatik babesteko. “Sira” urdin hark ez zuen sinbolo kapitalistarik ezta sinbolo iraultzailerik. "sira" urdin hark bere funtzioa betetzen zuen, ni euritatik babesten ninduen eta "bokadillo" eta txokolatea gordetzen nuen haren patriketan.
Aurreko igandean, ilusioz betetako aurpegiak ikusi nituen "lizundia"neko oihal fabrika zaharraren aurrean, garai batean, eta gaur ere, nik hainbat alditan idatziriko hitzak oroitu nituen. Amesturiko iraultza oroitu nuen eta baita nire amatxok eginiko "sira" urdin hura. Oihal handi bat eraiki behar duzue/dugu, kolore anitzeko oihala, ideia anitzeko oihala, ametsez blaitu eta garai batean bezalaxe oihalak lehortzen jarri munduak ikusi ditzan.
Benetan lagunok, kolore anitzak lortu behar dira eta zentzu horretan ez dut oihal nahiko ikusi "lizundia"neko leihoetatik zintzilik. “Sira” urdin hark ez zuen inolako sinbolorik baina ikus dezakezuenez oraindik ere ametsez betetzen du nire bihotza.
11/03/2005 10:30 AM
Aupa m2017!
Testu polita, bihotzetik ateratako horietakoa.
Hurbildu, eta egin osatu dezagun denon artean mila kolore eta bat gehiago dituen oihal koloretsua. Bihurtu dezagun Lizundia munduko amets fabrikarik handiena!
Muxuak!
11/03/2005 12:22 PM
Hello friends! Thanks for having me on your great blog today. Blogger is blessed to have you on board! Music is the future! But, do you as a music lover need free debt consolidation? Well, look no further. I help you for free my friend. I have tried and tested all sites But, the best was debt-consolidation.com. So, let me help you. Fill in the form today for free. And be debt free. Get credit repair today!
4/24/2006 6:22 AM
Enviar um comentário
<< Home