Uharte habitatua

Uharte habitatua da orain oihal fabrika zaharra.
Euriaren gordinak itsaso bihurtu ditu putzuak,
eta elkarrekin eraiki ditugun portuetan babestu gara.
Taupadak entzun daitezke ekaitzaren erdian.
Bizirik gaude.
Behin eta berriro hiltzen gaituzten arren.
Ametsak defendatuko ditugu, lubaki bat bezala.
Zerbait ekarri digu udazkenak,
zulatutako hostoak agertu zaizkigu begietan,
biluzik zeuden zuhaitzak besarkatu ditugu
eta bihotz bat idatzi dugu libertatearentzat.
Elurra ez da iritsi oraindik,
baina neguak ez gaitu bakarrik harrapatuko.
Uharte habitatuak dira orain gure ametsak.

3 Comments:
Itsaso bihurtu dira putzuak bai
eta guk lehorrera egin dugu
Anfibioak gara,
baina ez dakigu ur gazitan igerian
Ito egin nahi gaituzte
muxu pozointsuak eman nahi dizkigute
Baina gu ez gara printze bihurtuko
Hau ametsen errepublika da.
12/02/2005 2:05 PM
Hori da hori Amelie!
Ederra, benetan!
Eta baita argazkia ere...
Ez dakit ohartu zareten... baina poemak dioena ere ikusi dut nik behintzat argazkian. Putzuak itsaso bihurtu dira: fijatu argazkian. Putzuan ere Gaztetxea irakur daiteke.
Badirudi eraikinaren aurrealdean jartzen duen Gaztetxea horren reflejoa dela putzukoa, baina alderantziz da benetan: putzuan sortu da Gaztetxea, eta gora egin du, putzutik eraikinera.
Gora ametsen errepublika!
12/02/2005 2:40 PM
Zein polita den idatzi duzuna! Fabrika zaharra berpiztu egin duzue. Ametsak koloredunak dira, inposaketak, berriz, kolore gabeak. Segi idazten!
12/17/2005 11:17 PM
Enviar um comentário
<< Home