41 egun falta dira Azken Portuko festetarako

Uda giroa iritsi da, eta denbora aurrera doa. 41 egun besterik ez dira geratzen Azken Portuko jaietarako. Ohartzerako gainean ditugu herriko jai parte hartzaileenak. Egitaraua, antolakuntza, eta beste hamaika konturen berri emango dugu aurrerantzean blog honetan, Azken Portuko jaiei buruzko zalantza, iradokizun eta gainerako guztiak bertatik bertara ezagutzeko.



